Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Biosense Webster-en CARTO 3-n

Argitalpen data: 2018/04/18

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • CARTO 3 sistemak, 2018ko apirilaren 3a baino lehen fabrikatutakoak.

Azalpena:

CARTO 3 sistemari eragiten dioten ahultasunak baliatuz, gailura sarbide fisikoa lukeen erasotzaile batek gailuan bertan gordetako informazioa eskura lezake, pazienteen osasun informazioa barne. Horrek CARTO 3 sistemaren integritateari eragingo lioke eta zerbitzuaren ukapen egoera sor lezake.

Konponbidea:

Biosense Webster kaltetutako bezeroekin harremanetan jartzen ari da, ahultasunak arintzen dituen eguneraketa prozesua abiatzearren.

Biosense Webster-ek gomendatzen du CARTO 3 familiako edozein produkturako sarbide fisikoa murriztea, segurtasun partxea jaso bitartean.

Xehetasuna:

CARTO 3 V4 sistemara sarbide fisikoa eta ahultasunen ezagupena lukeen erasotzaile batek horietako batzuk balia litzake gailuaren informazioa arriskuan jarriz, bai eta integritateari eta sistemaren eskuragarritasunari eraginez.

Ahultasunen zerrenda osoaren xehetasunak ezagutzeko irakurri Biosense Webster-en ohar ofiziala.

Etiketak: Ahultasuna