Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Rittal-en Chiller SK 3232-Series-en

Argitalpen data: 2019/10/25

Garrantzia: Kritikoa 

Kaltetutako baliabideak: 

Chiller SK 3232-Series-en web interfazea, Carel pCOWeb A1.5.3 - B1.2.4 firmware-an oinarritua.

Azalpena: 

Applied Risk-ek funtzio kritikoan autentifikaziorik eza erako eta kredentzial barneratuen erabilpen erako hainbat ahultasunen berri eman du, Rittal-en Chiller SK 3232-Series produktuak dituenak. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, kaltetutako osagaiaren lehen mailako eragiketak eten egin litezke, beste ekipo batzuen hoztea itzali eta tenperatura doitzeko puntuan aldaketak ahalbidetu.

Konponbidea: 

Ahultasun hauen arintzeei buruzko informazioa eskuratzeko, Rittal-en zerbitzuarekin harremanetan jartzea gomendatzen da honako helbide elektronikoan: [email protected]

Xehetasuna: 

  • Kaltetutako sistemetako autentifikazio mekanismoak ez du babes maila nahikorik eskaintzen baimendu gabeko konfigurazio aldaketen aurrean. Lehen mailako eragiketak, hau da, hozte unitatea piztea eta itzaltzea eta tenperaturaren doitze puntuaren doitzea, autentifikatu behar izan gabe alda daitezke. Ahultasun horretarako CVE-2019-13549 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Kaltetutako sistemetan barneratutako kredentzialak erabiliz konfiguratzen da autentifikazio mekanismoa. Kredentzial horiek baliatuz erasotzaileek lehen mailako eragiketetan eragin lezakete, hau da, hozte unitatea piztu eta itzali, eta tenperaturaren doitze puntua ezarri. Ahultasun horretarako CVE-2019-13553 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna