Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Delta Electronics-en CNCSoft-en

Argitalpen data: 2019/07/12

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak: 

  • CNCSoft ScreenEditor, 1.00.89 eta lehenagoko bertsioak.

Azalpena: 

Natnael Samson ikertzaileak, Zero Day Initiative-rekin (Trend Micro) lankidetzan, bufferraren gainezkatze erako eta mugez kanpoko irakurketa erako ahultasun batzuen berri eman du. Urruneko erasotzaile batek ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, kodea exekuta lezake, informazioa hedatu edo aplikazioa geldiarazi.

Konponbidea: 

1.00.94 bertsiora eguneratzea.

Xehetasuna:

  • Heap-en oinarritutako bufferraren gainezkatze erako hainbat ahultasun baliatuz, urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake bereziki diseinatutako fitxategiak bidaliz, sarbidea egiaztatzen ez denez gero. Ahultasun horretarako CVE-2019-10982 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Mugez kanpoko irakurketa erako hainbat ahultasun baliatuz, informazioa zabal liteke proiektuko fitxategiak prozesatzerakoan erabiltzailearen sarbide datuak egiaztatzen ez direlako. Ahultasun horretarako CVE-2019-10992 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna