Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Panasonic-en Control FPWINen

Argitalpen data: 2019/06/07

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak: 

  • FPWIN Pro, 7.3.0.0 eta lehenagoko bertsioak.

Azalpena: 

9sg Security Team-eko kimiya ikertzaileak, Trend Micro-ko Zero Day Initiative-rekin lankidetzan, Panasonic-en PLC Control FPWIN Pro-ren programazio softwareari eragiten dioten bufferraren gainezkatze erako eta baliabideetara sarbide erako ahultasun batzuen berri eman du. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, erasotzaile batek gailua gera lezake eta kodea exekutatu urrunetik.

Konponbidea:

Xehetasuna: 

  • Erasotzaile batek sortu eta autentifikatutako erabiltzaile batek kargatzen dituen proiektu fitxategiek bufferraren gainezkatzea eragin lezakete. Horren ondorioz kodea exekuta liteke urrunetik. Ahultasun horretarako CVE-2019-6530 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Fitxategi horiek beraiek sarbide akatsak eragin litzakete bateraezin motako baliabideetara (type confusion) baliabideak ez dituelako espero diren ezaugarriak. Horren ondorioz kodea exekuta liteke urrunetik. Ahultasun horretarako CVE-2019-6532 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna