Argitalpen data: 2019/10/09
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
Mark Vle kontrolatzailearen bertsio guztiak.
Azalpena:
Claroty-ko Sharon Brizinov ikertzaileak Mark Vle kontrolatzaileari eragiten dion softwareak dituen hainbat ahultasunen berri eman du. Ahultasun hori arrakastaz baliatuz gero, erasotzaile batek gailua irakur lezake, bertan idatzi edo komandoak exekutatu.
Konponbidea:
Arazo horiek arintzeko GEk ondoko konponbideak gomendatzen ditu:
- Telnet zerbitzua desgaitzea, Mark Vle kontrolatzailearen 6.0 eta lehenagoko bertsioetan gaiturik dagoena modu lehenetsian.
- Mark Vle kontrolatzailea ingurune operatiboaren barnean hedatzean pasahitza aldatzea.
Xehetasuna:
- Ahultasun baten jatorria da Telnet protokoloaren inplementazio ez seguru bat gailuan. Erasotzaile batek autentifikatzea lor lezake lehenetsitako kredentzialekin. Ahultasun horretarako CVE-2019-13554 identifikatzailea erreserbatu da.
- Beste ahultasunaren jatorria da gailuan barneratutako kredentzialak egotea root pribilegioekin. Erasotzaile batek kontrolatzailera sartzea lor lezake root pribilegioekin.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna