Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Yokogawa-ren STARDOM kontrolagailuetan

Argitalpen data: 2018/09/28

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • FCN-500, R4.10 bertsioa eta lehenagokoak.
  • FCN-RTU, R4.10 bertsioa eta lehenagokoak.
  • FCN-100, FCJ, R4.10 bertsioa eta lehenagokoak.

Azalpena:

Yokogawak jakinarazi duenez bere STARDOM kontrolagailuek hainbat ahultasun dituzte, era ezberdinetakoak: kredentzialen kudeaketa desegokia, zerbitzuaren ukapena, pasahitz barneratuak eta memoria ahitzea. Erasotzaile batek ahultasun horiek balia litzake zerbitzuaren ukapen egoera sortzeko, memoria ahitzeko edo kaltetutako gailuetatik kredentzialak eskuratzeko.

Konponbidea:

Memoria ahitzearen ahultasuna konpontzeko Yokogawak aholkatzen du softwarea R4.20 bertsiora eguneratzea.

Gainerako ahultasunei dagokienez, FCN paketeen iragazki funtzioa erabiltzea gomendatzen da eta hori konfiguratzea konfiantzako jatorria duten komunikazioak soilik baimentzeko. Gainera, sarean segurtasun neurriak hartzea gomendatzen da, konfiantzakoak ez diren hirugarren pertsonek komunikazio datuak ezin harrapa ditzaten.

Xehetasuna:

  • Erasotzaile batek kredentzialak lor litzake kontrolagailuetara urruneko sarbidea lortzeko, kredentzialak modu desegokian kudeatzen direnez gero.
  • Erasotzaile batek kontrolagailuak urrunetik kudeatzeko funtziorako sarbidearen ukapena eragin dezake.
  • Barneratutako pasahitzak erabiltzearen ondorioz, erasotzaile batek saioa has lezake kontrolagailuaren mantenu funtzioan eta informazioa eskuratu edo hura manipulatu. Eraso hori soilik egin daiteke gailua mantenu egoeran dagoenean.
  • Erasotzaile batek memoria ahitzea eragin dezake, kontrolagailuen zerbitzura baimendu gabeko HTTP eskaera bat bidaliz.
Etiketak: Ahultasuna