Argitalpen data: 2019/09/06
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
- Crimson, 3.0 eta lehenagoko bertsioak;
- Crimson, 3.1 eta lehenagoko bertsioak, 3112.00 bertsiora arte.
Azalpena:
Red Lion Controls-en Crimson-en hainbat eratako ahultasunak aurkitu dira: memoriaren bufferraren murrizpen okerra, memoriako erakusleen kudeaketa okerra, aldez aurretik askatutako baliabideen berrerabilpena eta barneratutako gako kriptografikoen erabilpena. Horiek baliatuz urruneko erasotzaile batek kodea exekuta lezake, sistema blokeatu eta babestutako informaziora sarbidea lortu.
Konponbidea:
Xehetasuna:
- Memoriako bufferreko eragiketen murrizpen oker bat baliatuz, urruneko erasotzaile batek kodea exekuta lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-10978 identifikatzailea erreserbatu da.
- Erakusleen kudeaketa oker bat baliatuz, erasotzaile batek bereziki diseinatutako fitxategi bat bidal lezake programak gaizki erabil ditzan erakusleak. Ahultasun horretarako CVE-2019-10984 identifikatzailea erreserbatu da.
- Produktuan barneratutako gako kriptografikoaren erabilpena baliatuz, erasotzaile batek konfigurazio fitxategietara sarbidea lor lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-10990 identifikatzailea erreserbatu da.
- Aldez aurretik askatutako baliabideen berrerabilpena baliatuz, erasotzaile batek, bereziki diseinatutako fitxategi baten bidez, aske eta aplikazioarentzat eskuraezin egon beharko lukeen memoriaren kokapen bati erreferentzia egin liezaioke, horrela kontrolatu gabeko memoriara sarbidea ahalbidetuz. Ahultasun horretarako CVE-2019-10994 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna