Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Delta Electronics-en Delta Industrial Automation DOPSoft-en

Argitalpen data: 2018/06/01

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • DOPSoft-en 4.00.04 bertsioa eta lehenagokoak.

Azalpena:

B0nd @garagehackers ikerlaria, Trend Micro-ko Zero Day Initiative-rekin elkarlanean, bufferraren gainezkatzea eta mugez kanpoko irakurketa erako ahultasunak aurkitu ditu Delta Electronics-en Delta Industrial Automation DOPSoft-en. Urruneko erasotzaile batek informazio konfidentziala irakur lezake, kode arbitrarioa exekutatu edota aplikazioaren erorketa eragin.

Konponbidea:

Delta Electronicsek erabiltzaile kaltetuei gomendatzen die azken bertsiora eguneratzea, hemen eskuragarri:

http://www.deltaww.com/Products/PluginWebUserControl/downloadCenterCounter.aspx?DID=9063&DocPath=1&hl=en-US

Delta Electronicsek, era berean, kaltetutako erabiltzaileei gomendatzen die aplikazioaren interakzioa konfiantzako fitxategietara mugatzea.

Xehetasuna:

  • Mugez kanpoko irakurketa: Aplikazioak memoria buffer baten irakurketa eragiketak ezartzen ditu eta horietan kokapena zein den jakin daiteke .dpa fitxategi bateko balio bat irakurriz. Horrek memoriaren bufferraren mugen barnean eragiketen mugaketa desegokia eragin lezake, hainbat gertakari ahalbidetuz: urruneko kodea exekutatzea, aurreikusitako kontrol fluxua aldatzea, informazio konfidentziala irakurtzea edo aplikazioaren erorketa eragitea. Ahultasun horretarako CVE-2018-10623 identifikatzailea erabili da.
  • Bufferrak gainezka egitea: Aplikazioak luzera finkoko buffer bat erabiltzen du eta pilaren bufferraren luzera baino handiagoko balio bat .dpa fitxategi batetik irakur daiteke, bufferra gainidaztea eraginez. Horren ondorioz, urrunetik kodea exekuta liteke eta aplikazioaren erorketa eragin. Ahultasun horietarako CVE-2018-10617 eta CVE-2018-10621 identifikatzaileak erabili dira.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna