Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Philipsen produktu ezberdinetan

Argitalpen data: 2021/11/19

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak:

  • IntelliBridge EC 40 Hub, C.00.04 eta lehenagoko bertsioak;
  • IntelliBridge EC 80 Hub, C.00.04 eta lehenagoko bertsioak;
  • iX (PIC iX) pazientearen informazio zentroa, B.02, C.02 eta C.03 bertsioak;
  • Efficia CM Series, A.01etik C.0x-ra bitarteko bertsioak, baita 4.0 ere.

Azalpena:

Nozomi Networks-eko Younes Dragoni, Andrea Palanca eta Ivan Speziale ikertzaileek bi ahultasun alturen eta beste bi ertainen berri eman diote CISAri. Horiek baliatuz erasotzaile batek pazientearen datuak eskura litzake, zerbitzuaren ukapen egoera eragin, softwarea exekutatu edo sistemaren konfigurazioa aldatu.

Konponbidea:

Philipsek laster argitaratuko du eguneraketa bat. Bitartean honako neurriak hartzea gomendatzen du:

  • Produktu guztiak fabrikatzaileak baimentzen dituen xehetasunen arabera erabiltzea, softwarea eta bere konfigurazioa, sistemen zerbitzuak eta segurtasun konfigurazioa barne.
  • Osasun gailua kokatua dagoen sareak ospitalearen saretik isolatuta egon behar du logikoki edo fisikoki, Philips Patient Monitoring System Security for Clinical Networks gidan zehazten den moduan.

Xehetasuna:

  • Barneratutako kredentzialen ahultasun bat eta autentifikazioaren gabeziako beste bat baliatuz, erasotzaile batek softwarea exekuta lezake, sistemaren konfigurazioa aldatu edo pazientearen datu fitxategietara sarbidea eskuratu. CVE-2021-32993 eta CVE-2021-33017 identifikatzaileak erabili dira.

Larritasun ertaineko ahultasunetarako honako identifikatzaileak erabili dira: CVE-2021-43548, CVE-2021-43552 eta CVE-2021-43550.

Etiketak: Azpiegitura kritikoak, Osasuna, Ahultasuna