Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Schneider Electric-en Operator Terminal Expert-en

Argitalpen data: 2020/01/28

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

EcoStruxure Operator Terminal Expert.

Azalpena:

Schneider Electric-ek adierazi duenez, EcoStruxure Operator Terminal Expert produktuak DLL arbitrarioaren karga erako eta bideetarako sarbide ez-kontrolatu erako bi ahultasun ditu, Pwn2Own ekitaldian aurkituak.

Konponbidea:

Oraingoz ez dago ahultasun horiek konpontzen dituen eguneraketarik. Schneider Electric fabrikatzaileak horretan dihardu lanean, ahalik eta azkarren argitaratzearren.

Eguneraketa hori argitaratzen duen bitartean, fabrikatzaileak ondoko neurri prebentiboak hartzea gomendatzen du:

  • Lan estazioak babestea zibersegurtasun arloko praktika onenak jarraituz (antibirusa, sistema eragile eguneratuak, pasahitz seguruen politika, aplikazioen zerrenda zuriko softwarea, eta abar), Schneider Electric-en Praktikarik onenak gidan azaldutakoak.
  • EcoStruxure Operator Terminal Expert softwarea ez exekutatzea Windows-eko administratzaile pribilegioekin.
  • Lan estazioa suebaki batekin babestea eta sare fidagarri batean erabiltzen dela ziurtatzea.
  • HMI produktua sare seguru batean instalatzea.
  • EcoStruxure Operator Terminal Expert softwarea lan estazio seguru batean soilik erabiltzea.
  • Proiektu fitxategiak soilik fidagarriak diren erabiltzaileengandik onartzea.
  • HMIra aplikazio fidagarriak soilik simulatzea / transferitzea.
  • Proiektuko fitxategiak eta esportatutako fitxategiak modu seguruan administratzea, informazioaren hedapena edo datuen ustekabeko aldaketak saihestearren.
  • Zure proiektuan pasahitz segurua ezartzea. Proiektuen babesa hobetzearren, "Pasahitz konplexua erabili" aukera gaitzea "Segurtasuna / Konfigurazioa / Pasahitz konplexua erabili" atalean.

Xehetasuna:

Pwn2Own ekitaldian segurtasun ikertzaileek EcoStruxure Operator Terminal Expert produktuak dituen DLL arbitrarioaren karga erako eta direktorioaren jauzi erako ahultasunen berri eman zuten. Ahultasun horietarako identifikatzailerik ez da erreserbatu oraindik.

Etiketak: 0day, Schneider Electric, Ahultasuna