Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun WAGOren e!DISPLAY-n

Argitalpen data: 2018/07/11

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • WAGO e!DISPLAY 762-3000
  • WAGO e!DISPLAY 762-3001
  • WAGO e!DISPLAY 762-3002
  • WAGO e!DISPLAY 762-3003

Azalpena:

SEC-Consulteko T. Weber ikertzaileak hainbat eratako ahultasunak aurkitu ditu: XSS, sarrera parametroen egiaztapen okerra eta baimenen kudeaketa okerra. Erasotzaile batek ahultasun horiek balia litzake erabiltzailearen testuinguruan kode arbitrarioa exekutatzeko, dauden fitxategiak ordezkatzeko edo kode etengabea injektatzeko.

Konponbidea:

WAGOk firmwarearen azken bertsiora eguneratzea gomendatzen du (FW02). Eguneratzea ez bada posible, fabrikatzaileak sarbidea erabiltzaile eta gailu fidagarrietara murriztea gomendatzen du.
Firmware berria eskuratzeko moduari buruzko xehetasun gehiagotarako, fabrikatzailearen laguntza ekipokoarekin harremanetan jarri beharko duzu.

Xehetasuna:

  • Web orria sortzen den bitartean sarreren neutralizazio oker batek (XSS) eragindako ahultasun bat baliatuz erasotzaile batek, autentifikazioarekin nahiz gabe, WBMan kodea injektatzeko bereziki diseinatutako eskaerak bidal litzake. Kode gaizto hori azken erabiltzailearen nabigatzailean renderizatu edo exekutatuko litzateke. Ahultasun horretarako CVE-2018-12981 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Fitxategi arriskutsuen kargan murrizpen desegoki batek eragindako ahultasun bat baliatuz, erasotzaile autentifikatu batek fitxategi arbitrarioak igo litzake fitxategien sistemara, web zerbitzariko baimenekin. Ahultasun horretarako CVE-2018-12980 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Baliabide kritikoetarako baimenen esleipen oker batek eragindako ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek sistemaren fitxategi kritikoak gainidatz litzake. Ahultasun horretarako CVE-2018-12979 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Ahultasuna