Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Drupal-en nukleoan

Argitalpen data: 2018/10/18

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Drupal, 7.x eta 8.x bertsioak

Azalpena:

Drupalek argitaratu duen segurtasun buletin batean 5 ahultasunen berri eman du. Horien ondorioz sarbide berezi batzuetarako baimenen saihestea, gune arbitrarioetara birbideratzeak edo urrunetik kodea exekutatzea gerta liteke.

Konponbidea:

Ezarrita dagoen bertsioaren arabera, ondoko bertsio hauetako batera eguneratu beharra dago: 7.60, 8.6.2 edo 8.5.8.

Xehetasuna:

Ondoren zehazten dira NISTen CMSSen arabera Drupalek Critical modura sailkatu dituen ahultasunak:

  • Injekzioa DefaultMailSystem::mail()-en. Email bat bidaltzen denean, aldagai batzuk ez dira modu egokian garbitzen. Zehazki esateko, komandoen lerroan erabilitako argumentuak eduki litzakete. Egoera horren ondorioz, erasotzaile batek kodea exekuta lezake urrunetik.
  • Testuinguruko loturen balioztapena. Lotura horien moduluak ez ditu modu nahikoan balioztatzen eskatutakoak. Ahultasun hau baliatu ahal izateko, erasotzaileak access contextual links baimena duen rol bat izan behar du, eta horren ondorioz urrunetik kodea exekuta liteke.
Etiketak: Eguneraketa, Edukien kudeatzailea, Ahultasuna