Argitalpen data: 2020/03/25
Garrantzia:
Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- VBASE Editor, 11.5.0.2 bertsioa;
- VBASE Web-Remote Module.
Azalpena:
VBASEk dituen hainbat ahultasunen berri eman du Applied Risk-eko Gjoko Krstic ikertzaileak, era honetakoak: bide erlatiboaren jauzia, lehenetsitako baimen okerrak, enkriptatze indar desegokia, informazio sentikorraren biltegiratze ez-segurua eta pilan oinarritutako bufferraren gainezkatzea. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero erasotzaile batek fitxategi arbitrarioen edukia irakur lezake, pribilegioak eskalatu sistemaren mailan, kode arbitrarioa exekutatu, segurtasun neurriak saihestu edo web loginaren gako kriptografikoa aurkitu.
Konponbidea:
Ahultasun hauetarako partxerik ez dago oraingoz.
Xehetasuna:
- URLan emandako sarrera ez da ondo baliozkotzen erabili aurretik, eta ondorioz erasotzaile batek baliabide lokaletako fitxategi arbitrarioak irakur litzake. Ahultasun horretarako CVE-2020-7008 identifikatzailea erabili da.
- Modu ez-seguruan erabilitako baimenak baliatuz erasotzaile batek pribilegioen eskalatzea egin lezake. Ahultasun horretarako CVE-2020-7004 identifikatzailea erabili da.
- Hashing algoritmo ez-seguru eta ahul bat erabiltzeak erasotzaile bati ahalbidetu liezaioke sarbidearen segurtasun mekanismoa saihestea, indar hutseko erasoak eginez, pasahitzen crackeatze teknikak erabiliz edo hash-a gainidatziz. Ahultasun horretarako CVE-2020-10601 identifikatzailea erabili da.
- Autentifikatu gabeko erasotzaile batek web zerbitzariaren gako kriptografikoa aurki lezake eta enkriptatze mekanismoko loginari buruzko informazioa eskuratu, eta ondorioz HMIren HTML5 web interfazearen autentifikazioa saihets lezake. Ahultasun horretarako CVE-2020-7000 identifikatzailea erabili da.
- Ahula den ActiveX osagai bat baliatu liteke eta ondorioz bufferraren gainezkatzea gertatu. Hori baliatuz urruneko erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera eragin lezake eta kodea urrunetik exekutatu. Ahultasun horretarako CVE-2020-10599 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Ahultasuna