Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Rockwell Automation erakundearen FactoryTalk sisteman

Argitalpen data: 2021/04/05

Garrantzia:  Kritikoa 

Kaltetutako baliabideak: 

FactoryTalk AssetCentre, 10.00 bertsioa eta aurrekoak.

Azalpena:

Claroty erakundeko Sharon Brizinov eta Amir Preminger ikertzaileek larritasun kritikoko 9 ahultasunen berri eman diote Rockwell Automation erakundeari. Horien bidez, erasotzaile batek, urrunetik eta baimenik gabe, kode arbitrarioa exekuta lezake, edo SQL injekzioak burutu...

Konponbidea: 

FactoryTalk AssetCentre 11 bertsiora edo osteko batera eguneratzea.

Arintze-neurri gehigarri moduan, fabrikatzaileak honakoa gomendatzen du:

  • Segurtasun-funtzio integratuak erabiltzea, QA46277 gidari jarraituz.
  • Softwarea administrari moduan ez exekutatzea.
  • Microsoft AppLocker-en antzeko aplikazioak erabiltzea.
  • Erabiltzaileentzako gutxieneko pribilegioen printzipioa jarraitzea.

Xehetasuna: 

  • AosService.rem, ArchiveService.rem eta LogService.rem zerbitzuetako datu ez fidagarrien deserializazio motako ahultasun baten bidez, urruneko eta baimenik gabeko erasotzaile batek komando arbitrarioak exekuta litzake. Larritasun horietarako CVE-2021-27462, CVE-2021-27466 eta CVE-2021-27470 identifikatzaileak esleitu dira, hurrenez hurren.
  • IIS-ren urruneko komunikazio zerbitzuekin erlazionatutako funtzioen erabileraren mugetan ahultasunik izatekotan, erasotzaile batek, urrunetik eta baimenik gabe, isilpeko datuak alda litzake FactoryTalk AssetCentre delakoan. Ahultasun horretarako, CVE-2021-27474 identifikatzailea esleitu da.
  • RACompare zerbitzuko SaveConfigFile funtzioaren ahultasun baten bidez, erasotzaile batek, urrunetik eta baimenik gabe, komando arbitrarioak exekuta litzake. Ahultasun horretarako, CVE-2021-27476 identifikatzailea esleitu da.
  • SearchService, AosService.rem eta ArchiveService.rem zerbitzuen funtzioen ahultasunen bidez, erasotzaile batek, urrunetik eta baimenik gabe, SQL arbitrarioak exekuta litzake. Larritasun horietarako CVE-2021-27472, CVE-2021-27468 eta CVE-2021-27464 identifikatzaileak esleitu dira, hurrenez hurren.
  • FactoryTalk AssetCentre osagaien urruneko NET endpoint-etako datu ez fidagarrien deserializazio arloko ahultasun baten bidez, erasotzaile batek, urrunetik eta baimenik gabe, zerbitzari nagusirako eta erlazionatutako makinetarako sarbidea izan lezake. Ahultasun horretarako, CVE-2021-27460 identifikatzailea esleitu da.

Etiketak: Eguneratzea, Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna.