Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Flexera-ren FlexNet Publisher-en

Argitalpen data: 2019/11/20

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak: 

FlexNet Publisher, 2018 R3 eta lehenagoko bertsioak.

Azalpena: 

Kaspersky-ko Sergey Temnikov ikertzaileak sarreren baliozkotze oker eta memoriaren hondatze erako ahultasunen berri eman du, Flexera-ren FlexNet Publisher-i eragiten diotenak. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, urruneko erasotzaile batek produktua legalki erabiltzeko lizentzia baliagarri bat eskuratzea uka lezake eta kodea urrunetik exekutatu.

Konponbidea: 

Flexera-k 2018 R4 edo goragoko bertsiora eguneratzea aholkatzen du.

Xehetasuna: 

  • Elementuen prebentziozko ezabaketarekin, mezuen deskodetzearekin edo hornitzailearen lmgrd eta daemon osagaietako zerrenda batera elementu bat gehitzearekin zerikusia duten hainbat ahultasun baliatuz, urruneko erasotzaile batek mezuen konbinaketa bat bidal lezake lmgrd edo daemon-era, eta horrela hornitzailearen lmgrd eta daemon osagaien arteko heartbeat-a geldiaraziko luke eta daemon-a itzali. Ahultasun horietarako CVE-2018-20031, CVE-2018-20032 eta CVE-2018-20034 identifikatzaileak erabili dira, hurrenez hurren.
  • Hornitzailearen lmgrd eta daemon osagaiek duten ahultasun bat baliatuz, urruneko erasotzaile batek memoria honda lezake memoria esleituz edo memoriaren esleipena kenduz, lmgrd edo daemon kargatuz, eta lmgrd eta daemon-en arteko heartbeat-a geldiaraziz. Horrek saltzailearen deamon-a ixtera behartuko luke. Era berean, ahultasun hau balia liteke kodea urrunetik exekutatzeko. Ahultasun horretarako CVE-2018-20033 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna