Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Eaton-en HMiSoft VU3-n

Argitalpen data: 2020/04/15

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak:

HMiSoft VU3, 3.00.23 bertsioa eta lehenagokoak.

Azalpena:

Natnael Samson-ek, Trend Micro-ko ZDIrekin lankidetzan, bi ahultasunen berri eman diote CISAri, bat larritasun altukoa eta bestea ertainekoa, pilan oinarritutako bufferraren gainezkatze eta mugaz kanpoko irakurketa erakoak.

Konponbidea:

Eaton-ek kaltetutako produktua fabrikatzeari utzi zion 2018/12/31n, eta beraz gaur egun ez dauka beretzako zerbitzu teknikorik ezta segurtasun zuzenketarik ere. HMiVU ordezkatua izan zen XV100 eta XV300 produktu sortarekin.HMiVUren erabiltzaileei gomendatzen zaie Eaton-ekin harremanetan jartzea laguntza teknikoa edo XV soluziora migratzeko laguntza lortzeko.

Xehetasuna:

  • Bereziki diseinatutako sarrera fitxategi batek pilaren (stack) bufferraren gainezkatzea eragin dezake produktu kaltetuak kargatzen duenean. Ahultasun horretarako CVE-2020-10639 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Bereziki diseinatutako sarrera fitxategi batek mugez kanpoko irakurketa eragin lezake produktu kaltetuak kargatzen duenean. Ahultasun horretarako CVE-2020-10637 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Ahultasuna