Argitalpen data: 2018/11/02
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- InduSoft Web Studio, 8.1 SP2 baino lehenagoko bertsio guztiak
- InTouch Edge HMI (lehen InTouch Machine Edition), 2017 SP2 baino lehenagoko bertsio guztiak
Azalpena:
Tenablek bufferraren gainezkatze
erako eta konfigurazio fitxategian pasahitzaren gabezia erako ahultasunen berri
eman du. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero,
erasotzaile batek urrunetik kodea exekuta lezake.
Konponbidea:
AVEVAk kaltetutako erabiltzaileei
gomendatzen die InduSoft Web Studio eguneratzea 8.1 SP2 bertsiora eta InTouch
Edge HMi eguneratzea 2017 SP2 bertsiora. Eguneraketa horiek Global Customer
Support-eko Software Download ataletik jaits daitezke, edo bestela ondoko
loturen bidez:
Xehetasuna:
- Bufferrak gainezka egitea: urruneko erasotzaile batek bereziki diseinatutako pakete bat bidal lezake eta horren bitartez bufferrak gainezka egitea eragin lezake etiketekin, alarmekin edo gertaerekin zerikusia duten ekintzen unean, irakurketak edo idazketak esate baterako, eta kodea exekutatzera ere irits liteke. InduSoft Web Studion ez bada gaitu urruneko komunikazioen segurtasuna edo pasahitza erabiltzen ez bada, prozesu arbitrario bat deitzeko bereziki diseinatutako pakete bat bidal lezake erasotzaile batek, eta kodea exekutatzera ere irits liteke. Exekutatzen ari den InduSoft Web Studio edo InTouch Edge HMIren prozesuaren pribilegioekin exekutatuko litzateke kode hori eta bi ekipoak arriskuan jar litzake. Ahultasun horretarako CVE-2018-17916 identifikatzailea erabili da.
- Pasahitz gabezia konfigurazio fitxategian: ahultasun hau baliatuz autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek kodea exekuta lezake urrunetik, exekutatzen ari den InduSoft Web Studio edo InTouch Edge HMIren prozesuaren pribilegio berdinekin. Ahultasun horretarako CVE-2018-17914 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa,
Ahultasuna