Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun B. Braun Melsungen produktu batzuetan

Argitalpen data: 2020/10/23

Garrantzia: Handia 

Kaltetutako baliabideak: 

  • OnlineSuite AP, 3.0 bertsioa eta aurrekoak;
  • SpaceCom, software U61 bertsioa eta aurrekoak (Estatu Batuetan), eta L81 eta aurrekoak (Estatu Batuetatik kanpo);
  • Battery Pack SP Wi-Fiarekin, software U61 bertsioa eta aurrekoak (Estatu Batuetan), eta L81 eta aurrekoak (Estatu Batuetatik kanpo);
  • Data module compactplus, software A10 eta A11 bertsioak (ez dira banatzen Estatu Batuetan).

Azalpena:

Hainbat erakundetako ikertzaileek, BSI ManiMed proiektuaren baitan lanean, 14 ahultasunen berri eman dute. 6 larritasun handikoak dira, 7 tartekoak eta bat baxukoa. Motak: direktorio mugatu baterako sarbidearen mugatze desegokia (relative path transversal), kontrolatu gabeko bilaketa-ibilbidearen elementua, Excel makroen injekzioa, XSS, birbideratze irekia, XPath injekzioa, saioaren finkapena, salt gabeko norabide bakarreko hash baten erabilera, sinadura kriptografikoaren egiaztatze desegokia, pribilegioen kudeaketa desegokia, pasahitz barneratuen erabilera, debugear kode aktiboa, eta sarbide kontrol desegokia.

Konponbidea:

Fabrikatzaileak honako bertsioetara eguneratzea gomendatzen du, azaldutako ahultasunak konpontzeko:

  • OnlineSuite Field Service Information, AIS06/20 bertsioa;
  • SpaceCom, U62 bertsioa edo ostekoak (Estatu Batuak), eta L82 edo ostekoak (Estatu Batuetatik kanpo);
  • Battery Pack SP Wi-Fiarekin, U62 bertsioa edo ostekoak (Estatu Batuetan), eta L82 edo ostekoak (Estatu Batuetatik kanpo);
  • Data module compactplus, A12 bertsioa edo ostekoak.

Xehetasuna: 

  • Direktorio mugatu baterako sarbide-ibilbidearen mugatze desegokiaren ahultasunaren bide (relative path transversal), baimenik gabeko erasotzaile batek artxibo arbitrarioak kargatu eta deskargatu litzake. Ahultasun horretarako, CVE-2020-25172 identifikatzailea esleitu da.
  • DLL bahiketaren (hijacking) ahultasun baten bidez, tokiko erasotzaile batek kodea exekutatuko luke sisteman, pribilegio handiko erabiltzaile baten moduan. Ahultasun horretarako, CVE-2020-25174 identifikatzailea esleitu da.
  • XSS islatuaren ahultasun baten bidez, urrutiko erasotzaile batek web kode arbitrarioa edo HTML injektatu lezake hainbat kokapenetan. Ahultasun horretarako, CVE-2020-25158 identifikatzailea esleitu da.
  • XPath injekzioko ahultasun baten bidez, urrutiko erasotzaile batek, baimenik gabe, informazio sentikorra eskuratu lezake, eta pribilegioak handitu. Ahultasun horretarako, CVE-2020-25162 identifikatzailea esleitu da.
  • Direktorio mugatu baterako sarbide-ibilbidearen mugatze desegokiaren ahultasunaren bidez (relative path transversal), zerbitzuaren erabiltzaile pribilegioak dituen erasotzaile batek artxibo arbitrarioak kargatu eta deskargatu litzake bereziki diseinatutako .tar baten bidez. Ahultasun horretarako, CVE-2020-25150 identifikatzailea esleitu da.
  • Depurazio kode aktiboaren bidez, material kriptografikoa duen erasotzaile bat root gisa sar liteke gailura. Ahultasun horretarako, CVE-2020-25156 identifikatzailea esleitu da.

Tarteko larritasun eta larritasun baxuko gainerako ahultasunetarako, honako identifikatzaileak esleitu dira: CVE-2020-25170, CVE-2020-25154, CVE-2020-25152, CVE-2020-25164, CVE-2020-25166, CVE-2020-16238, CVE-2020-25168 eta CVE-2020-25160.

Etiketak: Eguneratzea, Azpiegitura kritikoak, Osasuna, Ahultasuna.