Argitalpen data: 2018/08/17
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
- Niagara AX Framework, 3.8 eta lehenagoko bertsioak
- Niagara 4 Framework, 4.4 eta lehenagoko bertsioak
Azalpena:
Johnathan Gains eta Leet Cyber
Security-k ahultasun hauen berri eman dute, direktorioaren jauzi eta
autentifikazio oker erakoak. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero,
sartzea lortu den gailua blokea liteke eta bufferraren gainezkatzearen egoera
batek urrunetik kodea exekutatzea ahalbidetu lezake.
Konponbidea:
Tridiumek ondoko neurriak hartzea
aholkatzen du:
- Niagara AX v3.8: 4 (3.08.401) eguneraketa aplikatzea
- Niagara 4 Framework v4.4: 1 (4.4.92.2.1) eguneraketa aplikatzea
Eguneraketei buruzko informazio
gehiago lotura honetan aurki daiteke:
https://www.tridium.com/~/media/tridium/library/documents/niagara
ax 38 update 4niagara 44 update 1.ashx?la=en
Xehetasuna:
- Microsoft Windows sistemetan instalatutako Tridium Niagara AX eta Niagara 4 sistemek duten direktorioaren jauzi erako ahultasun bat balia daiteke plataformaren administratzaile kredentzial baliozkoak erabiliz. Ahultasun horretarako CVE-2017-16744 identifikatzailea erabili da.
- Erasotzaile batek Niagararen plataforma lokalean saioa has dezake desgaitutako kontu izen bat erabiliz eta pasahitza hutsik utziz. Horrela Niagararen sistemara administratzaile sarbidea lortuko luke. Ahultasun horretarako CVE-2017-16748 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna