Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun OSIsoft PI Web APIan

Argitalpen data: 2019/08/14

Garrantzia: Handia 

Kaltetutako baliabideak: 

OSIsoft PI Web API, 2018 bertsioa eta lehenagokoak.

Azalpena: 

OSIsoftek bi eratako ahultasunak aurkitu ditu, bat log fitxategietako informazio sentikorraren inklusio erakoa eta bestea CSRF erasoen aurkako babes mekanismoen akats erakoa.

Konponbidea: 

Ahultasun horiek zuzentzeko OSIsoft-ek erabiltzaileei gomendatzen die PI Web API 2018 SP1 bertsiora edo geroagoko batera eguneratzea.

Xehetasuna: 

  • OSIsoft PI Web aplikazioak sortutako log fitxategiek gertakari batzuen aurrean informazio sentikorra agerian uzten dute. Hori erasotzaile batek balia dezake eraso sofistikatuagoak egiteko. Ahultasun horretarako CVE-2019-13515 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Aplikazioan ezarritako CSRF (Cross-Site Request Forgery) erako erasoen aurkako babes mekanismoak ez dira eraginkorrak bertsio ahulean. Ahultasun horretarako CVE-2019-13516 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna