Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Emerson-en Ovation OCR400 Controller-en

Argitalpen data: 2019/05/29

Garrantzia: Ertaina 

Kaltetutako baliabideak: 

  • Ovation OCR400 Controller, Ovation-en 3.3.1 bertsioa edo lehenagoko bat exekutatzen duenean.

Azalpena: 

VDLab-ek, Venustech eta Dongfang Electric Corporation-en (DEC) arteko elkarlana, bufferraren gainezkatze erako ahultasun hauen berri eman du. Urruneko erasotzaile batek ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, urruneko kodea exekuta lezake edo pribilegioak eskalatu kaltetutako sisteman.

Konponbidea: 

  • Emersonek aholkatzen du kaltetutako gailuak eskuragarri dagoen azken bertsiora eguneratzea. Bestela irakurri "Erreferentziak" atala informazio gehiago eskuratzeko.

Xehetasuna:

  • Ahultasun baten arrazoia da LIST komandoak egiten duten kudeaketa okerra, FTP zerbitzuan fitxategi izen luze bat jasotzen duenean. Urruneko erasotzaile batek bufferren gainidazketa bat egin lezake eta horrela kodearen exekuzioa eta pribilegioen eskalatzea eragin. Ahultasun horretarako CVE-2019-10967 identifikatzailea erabili da.
  • Memoria dinamikoan (heap) oinarritutako bufferraren gainezkatze erako ahultasuna gertatzen da FTP zerbitzuan kudeaketa okerra egiten delako fitxategi izen luze bat jasotzen denean. Urruneko erasotzaile batek memoria hondatzea eragin lezake, eta horrela kontrolatzailea etengo luke, kodea exekutatu edo pribilegioak eskalatu. Ahultasun horretarako CVE-2019-10965 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna