Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Philips Clinical Collaboration Platform sisteman

Argitalpen data: 2020/09/18

Garrantzia: Ertaina

Kaltetutako baliabideak:

Clinical Collaboration Platform 12.2.1 bertsioa eta aurrekoak.

Azalpena:

Northridge Hospital Medical Center zentroko ikertzaileek Clinical Collaboration Platform plataformaren hainbat ahultasunen berri eman dute. Horien bidez, erasotzaile batek zerbitzuaren ukapena eragin lezake (DoS), erabiltzaile bat engainatu eta Cross-site Request Forgery (CSRF) eraso bat burutu edo osteko beste eraso batzuetarako informazioa eman.

Konponbidea:

Clinical Collaboration Platform plataforma 12.2.5 bertsiora eguneratzea hainbat ahultasun konpontzeko, eta 12.2.1.5 partxea, gainerakoetarako. CVE-2020-16200 ahultasuna eskuz konpondu behar da.

Clinical Collaboration Platform plataformaren erabiltzaileak eskualde mailako laguntza zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan, edo 1-877-328-2808 telefonora deitu.

Xehetasunak:

Clinical Collaboration Platform plataforman atzemandako ahultasun garrantzitsuenak honen ingurukoak dira: kontrol desegokia duen baliabide bat erakusgai geratzea, erasotzaileari baliabidera sartzeko informazioa emanez. Ahultasun honetarako CVE-2020-16247 identifikatzailea erreserbatu da.

Beste ahultasun garrantzitsuena baliabide mugatu baten kontrol-faltari dagokio. Horren ondorioz, erasotzaile batek kontsumitutako baliabideak aldatu litzake, eta zerbitzuaren ukapena egin. Ahultasun honetarako CVE-2020-16200 identifikatzailea erreserbatu da.

Beste ahultasun batzuetarako CVE-2020-16198, CVE-2020-14525 eta CVE-2020-14506 identifikatzaileak erreserbatu dira.

Etiketak: Eguneratzea, Komunikazioak, Azpiegitura kritikoak, Pribatutasuna, Osasuna, Ahultasuna.