Argitalpen data: 2020/08/20
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
Pazienteen monitorizaziorako Philips SureSigns VS4 sistema, A.07.107 bertsioa eta aurrekoak.
Azalpena:
Philipsek 3 ahultasunen berri eman du, bere jakinarazpen politikaren arabera. Horietako 2 tarteko larritasunekoak dira, eta bat baxukoa. Motak: sarbide desegokiaren balioztatzea, zifratze-indar desegokia eta sarbide-kontrol desegokia.
Konponbidea:
Philipsek gomendatzen du bezeroek sistemaren pasahitz guztiak aldatzea beren gailuetan. Bakoitzerako pasahitz bakarrak jartzea eta erabiltzen ari ez direnean fisikoki segurtatzea. Gomendatzen da, baita ere, bezerok pentsatzea ea Philips SureSigns VS4 gailuak beste teknologia berriago batengatik ordeztu nahi dituzten.
Xehetasuna:
Arrakastaz baliatuta, baimendu gabeko erabiltzaile batek administrazio kontrolak lortu litzake, eta sistemaren konfigurazioa, pazientearen datuak urrutiko leku batera bidalaraziz. Ahultasun honek ez dio pazientearen segurtasunari eragiten.
Etiketak: Azpiegitura kritikoak, Osasuna, Ahultasuna.