Argitalpen data: 2018/10/18
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
- BIG-IP (LTM, AAM, AFM, Analytics, APM, ASM, DNS, Edge Gateway, FPS, GTM, Link Controller, PEM, WebAccelerator):
- 13.0.0tik 13.1.1era bitarteko bertsioak.
- 12.1.0tik 12.1.3ra bitarteko bertsioak.
- BIG-IP APM Clients: 7.1.5etik 7.1.6ra bitarteko bertsioak.
- BIG-IP Edge Client: 7101etik 7160ra bitarteko bertsioak.
Azalpena:
Kritikotasun altu eta ertaineko
hainbat ahultasun aurkitu dira BIG-IP plataformako produktuen hainbat
modulutan. Ahultasun horiek baliatuz erasotzaile
batek Cross-Site Scripting (XSS) bat exekuta lezake, politiken zerbitzarian endpoints-en egiaztapenak saihestuz
fitxategi bat injekta lezake, edo erabiltzaileen beste konexio batzuetako
saioetako datuak agerian utz litzake.
Konponbidea:
F5ek erabiltzaileen eskura jarri
ditu ahultasunak konpontzeko hainbat eguneraketa, bertsioen arabera:
- 14.x adarreko bertsioetarako, 14.0.0.0 bertsiora eguneratzea.
- 13.x adarreko bertsioetarako, 13.1.1.2 bertsiora eguneratzea.
- 12.x adarreko bertsioetarako, 12.1.3.7 bertsiora eguneratzea.
- 7.1.x adarreko bertsioetarako, 7.1.7 bertsiora eguneratzea.
- 71xx adarreko bertsioetarako, 7170 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
Aurkitutako ahultasunak honakoak
dira:
- BIG-IP Configuration utilitatearen erakutsi gabeko orri batean dagoen Cross-Site Scripting (XSS) erako ahultasun bat baliatuz, erabiltzaile autentifikatu batek JavaScript exekuta lezake une honetan konektatuta dagoen erabiltzailearentzat. Ahultasun hori baliatzeko, xede den host zehatzaren izena barnean hartzen duen eta bereziki diseinatuta dagoen URL bat bisitatu behar du erabiltzaileak. Ahultasun horretarako CVE-2018-15312 identifikatzailea erreserbatu da.
- APM Edge Client-ek duen ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek liburutegiko fitxategi bat injekta lezake, politiken zerbitzariak kargatuko duena, endpoints-en egiaztapenak saihestuz. Mac OS X eta Linux plataformetarako endpoints-en ikuskaritza osagaiak arazo
hau pairatzen du. Ahultasun horretarako CVE-2018-15316
identifikatzailea erreserbatu da.
- Erasotzaile lokal batek XSS eraso bat egin lezake beste erabiltzaile batzuen sarbideak dituzten BIG-IP konfigurazio utilitatearen orrialdeetan islatuko litzatekeena. Ahultasun horretarako CVE-2018-15315 identifikatzailea erreserbatu da.
- Ahultasun hori gertatzeko ondoko baldintzak eman behar dira: APM BIG-IP sistema backend zerbitzariei NTLM SSO autentifikazioa egiteko konfiguratuta egotea eta, gainera, BIG-IP APM sistemaren aurrean proxy batek erabiltzaile ezberdinen konexioak multiplexatzea.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna