Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Rockwell Automation-en PowerMonitor 1000-n

Argitalpen data: 2019/02/14

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Monitores PowerMonitor 1000, bertsio guztiak.

Azalpena:

Rockwell Automation-ek cross-site scripting (XSS) eta autentifikazioaren saiheste erako bi ahultasun identifikatu ditu bere PowerMonitor 1000 monitoreetan. Horiek baliatuz autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek kodea injekta lezake erabiltzailearen web nabigatzailean, erabiltzaile administratzaileek soilik dauzkaten funtzionaltasunak erabil litzake edo erabiltzailearen eta gailuaren konfigurazioa alda lezake.

Konponbidea:

  • Rockwell Automation-ek ahultasun hauek konpontzeko ahaleginean dihardu baina oraingoz ez dago konponbiderik. Cross-site scripting ahultasunerako CheckPoint-ek argitaratutako IPS arauak erabiltzea gomendatzen du, «Protection» atalean jasotzen direnak.

Xehetasuna:

  • Kaltetutako gailuaren web aplikazioak duen ahultasun bat baliatuz, autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa injekta lezake xede den erabiltzailearen web nabigatzailean (XSS). Ahultasun horretarako CVE-2019-19615 identifikatzailea erabili da.
  • Autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek proxy bat erabil lezake gailuaren web aplikazioan funtzionaltasun jakin bat gaitzeko, normalean administratzaileak diren erabiltzaileentzat soilik eskuragarri egoten dena. Horren bitartez erabiltzailearen eta gailuaren konfigurazioa alda litzake. Ahultasun horretarako CVE-2019-19616 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: 0day, Ahultasuna