Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun ABBren produktuetan

Argitalpen data: 2020/02/13

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak:

  • Asset Suite, 9.6 eta lehenagoko bertsioak.
  • eSOMS, 6.02 eta lehenagoko bertsioak.

Azalpena:

ABBk era hauetako hainbat ahultasunen berri eman du: objektura erreferentzia zuzena, zuzen aktibatu gabeko HTTP goiburuak, aktibatu gabeko flag ez-seguruak, informazioaren filtrazioa, pasahitzaren konplexutasunaren kontrol falta, software ahularen erabilpena, SQL injekzioa, sarreren eta irteeren baliozkotze falta, pasahitzak lauan gordetzea eta enkriptatze ahuleko algoritmoen erabilpena. Ahultasun hauek baliatuz erasotzaile batek informazio sentikorrera sarbidea lor lezake.

Konponbidea:

Honako bertsio hauetara eguneratzea:

  • eSOMS: 6.0.3 eta 6.1,
  • Asset Suite: 9.4.2.6, 9.5.3.2 eta 9.6.1.

Xehetasuna:

Larritasun altuko ahultasunak honakoak dira:

  • Baliabideetarako sarbidea mugatzeko erabiltzen diren kontroletako ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek erabiltzeko baimenik ez duen baliabide baten URLa ezagutzen edo aurkitzen badu, baliabide horretara sarbidea lor lezake URLaren bitartez hura zuzenean bilatuz. Ahultasun horretarako CVE-2019-18998 identifikatzailea erabili da.
  • eSOMS-en Redis-en bertsio ahul bat instalatuta dago.
  • eSOMS-en SQL query-etarako sarreraren baliozkotze falta baliatuz, erasotzaile batek SQL injekzio erako erasoak egin litzake barneko datu basearen aurka. Ahultasun horretarako CVE-2019-19094 identifikatzailea erabili da.

Gainerako ahultasunetarako identifikatzaile hauek esleitu dira: CVE-2019-19000, CVE-2019-19001, CVE-2019-19002, CVE-2019-19003, CVE-2019-19089, CVE-2019-19090, CVE-2019-19091, CVE-2019-19092, CVE-2019-19093, CVE-2019-19095, CVE-2019-19096 eta CVE-2019-19097.

Etiketak: Ahultasuna