Argitalpen data: 2020/03/26
Garrantzia:
Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
CODESYS V3ren ondoko produktuen aldagai guztiak, CmpRouter, CmpRouterEmbedded, CmpWevServer edo CmpWebServerHandler osagaiak dituzten V3.5.15.40 baino lehenagoko bertsio guztietan:
- BeagleBone-rako CODESYS Control,
- emPC-A/iMX6rako CODESYS Control,
- IOT2000rako CODESYS Control,
- Linuxerako CODESYS Control,
- PLCnext-erako CODESYS Control,
- PFC100erako CODESYS Control,
- PFC200erako CODESYS Control,
- Raspberry Pi-rako CODESYS Control,
- RTE V3rako CODESYS Control,
- CODESYS Control RTE V3 (Beckhoff CXerako),
- CODESYS Control Win V3 (CODESYS Development System setup-en zati bat ere bai),
- CODESYS Control V3 Runtime System Toolkit,
- CODESYS V3 Embedded Target Visu Toolkit,
- CODESYS V3 Remote Target Visu Toolkit,
- CODESYS V3 Safety SIL2,
- CODESYS Edge Gateway V3,
- CODESYS Gateway V3,
- CODESYS HMI V3,
- CODESYS OPC Server V3,
- CODESYS PLCHandler SDK,
- BeagleBone-rako CODESYS Control,
- CODESYS V3 Simulation Runtime (CODESYS Development System-en zati bat).
Azalpena:
Cisco Talos-eko Carl Hurd ikertzaileak, OEM bezero batek eta Tenable-k bi ahultasunen berri eman dute, bat larritasun kritikokoa eta bestea altukoa, Codesys V3ren ekipamenduari eragiten diotenak.Urruneko erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera sor lezake edo kode arbitrarioa exekutatu.
Konponbidea:
Ahultasun horiek konpontzeko 3S-Smart Software Solutions GmbH-k V3.5.15.40 bertsioa argitaratu du.
Xehetasuna:
- Larritasun kritikoko ahultasunaren jatorria da WebVisu-k Codesys web zerbitzaria erabiltzea web nabigatzailean bistaratze pantailak erakusteko. Bereziki sortutako eskaerek memoria dinamikoan (heap) oinarritutako bufferraren gainezkatzea eragin lezakete. Horrek nabigatzailea blokea lezake, eta ondorioz zerbitzuaren ukapen egoera eragin liteke edo urruneko kodea exekutatu Ahultasun horretarako CVE-2020-10245 identifikatzailea erabili da.
- Larritasun altuko ahultasunaren jatorria da aipatutako Codesys produktuek routing protokolo bat erabiltzea bezeroen eta Codesys Control runtime-aren arteko komunikaziorako. Bereziki sortutako komunikazio paketeek mugez kanpoko bufferraren irakurketa eragin dezakete komunikazio pilan, eta ondorioz zerbitzuaren ukapen egoera eragin liteke. Ahultasun horretarako CVE-2019-5105 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna