Argitalpen data: 2018/11/14
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
CODESYS V3 produktuen aldaera
guztiak kaltetuta daude CmpTraceMgr osagaia duten V3.5.13.20 bertsioa baino
lehenagokoetan, zeinahi delarik haien CPU edo sistema eragile mota:
- BeagleBonerako CODESYS Control.
- emPC-A/iMX6rako CODESYS Control.
- IOT2000rako CODESYS Control.
- Linuxerako CODESYS Control.
- PFC100erako CODESYS Control.
- PFC200erako CODESYS Control.
- Raspberry Pi-rako CODESYS Control.
- RTE V3rako CODESYS Control.
- CODESYS Control RTE V3 (Beckhoff CXerako).
- CODESYS Control Win V3 (CODESYS Development System-en konfigurazioaren zati bat ere bai).
- CODESYS V3 Simulation Runtime (CODESYS Development System-en zati bat).
- CODESYS Control V3 Runtime System Toolkit.
CmpOpenSSL hasieran V3.5.5.0
bertsioarekin zabaldu zen. Oro har, V3.5.13.20 bertsioa baino lehenagoko
CODESYS V3ren exekuzio denborako sistema guztiak kaltetuta daude, baldin eta
CmpOpenSSL osagaia badute eta ondoren aipatzen diren sistema eragiletakoren
batean exekutatzen badira:
Ondoren aipatzen diren CODESYS V3
produktuen aldaera guztiak kaltetuta daude CmpBlkDrvTcp osagaia duten
V3.5.13.30 bertsioa baino lehenagoko guztietan, zeinahi delarik haien CPU edo
sistema eragile mota:
- CmpTraceMgr osagaiari eragiten zieten guztiak, salbu eta CODESYS V3 Simulation Runtime (CODESYS Development System-en zatia).
- CODESYS V3 Embedded Target Visu Toolkit.
- CODESYS V3 Remote Target Visu Toolkit.
- CODESYS V3 Safety SIL2.
- CODESYS Gateway V3.
- CODESYS HMI V3.
- CODESYS OPC Server V3.
- CODESYS PLCHandler SDK.
- CODESYS Development System V3.
Azalpena:
ABB Switzerland Ltd.-eko
ikertzaileek, Schneider Electric-eko Jérôme Vialle-k eta CODESYS produktuaren
OEM bezeroek zerbitzuaren ukapen erako hainbat ahultasunen berri eman dute. Urruneko erasotzaile batek ahultasun horiek balia litzake eta kaltetutako
produktuen erabilgarritasun gabezia eragin.
Konponbidea:
3S-Smart Software Solutions GmbHk
bertsio berriak argitaratu ditu (V3.5.12.70 eta V3.5.13.20) CODESYS produktuei
eragiten dieten ahultasunak konpontzeko. Beren deskarga zentroan
eskura daitezke.
Xehetasuna:
- Kaltetutako produktuaren komunikazioetara bereziki diseinatutako eskaera bat bidalita, urruneko erasotzaile batek baimendu gabeko sarbidea lor lezake CODESYSen, zerbitzuaren ukapena eraginez.
- Urruneko erasotzaile batek TLS eskaerak sor litzake bezeroak zerbitzariekin komunikatzea eragozteko, CODESYS Control runtime system-en CmOpenSSL osagaia erabiliz, eta zerbitzuaren ukapena eraginez.
- Bereziki diseinatutako TCP paketeak bidaliz, urruneko erasotzaile batek CODESYS eta CODESYS Control runtime system-eko TCP bezeroen arteko komunikazioak blokea litzake, zerbitzuaren ukapena eraginez.
Etiketak: Komunikazioak,
Ahultasuna