Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun 3S-Smart Software Solutions GmbH erakundearen CODESYS produktuetan

Argitalpen data: 2019/07/30

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak: 

  • CODESYS Control,honako sistemetarako: 
    • para BeagleBone;
    • para emPC-A/iMX6;
    • para IOT2000;
    • para PFC100;
    • para PFC200;
    • para Raspberry Pi;
    • para Linux;
    • RTE V3;
    • RTE V3 (para Beckhoff CX);
    • V3 Runtime System Toolkit;
    • Win V3 (CODESYS Development System setup sistemaren parte ere);
  • CODESYS V3 Simulation Runtime (CODESYS Development System sistemaren parte);
  • CODESYS HMI V3;
  • CODESYS V3 Safety SIL2;
  • CODESYS Gateway V3;
  • CODESYS Development System V3 sistemaren aldaera guztiak, V3.5.15.0 bertsioaren aurrekoetan.

Deskribapena: 

Kritikotasun handiko hainbat ahultasun identifikatu dira, CODESYS produktuei eragiten dietenak. Ahultasun horiek baliatuta, urrutiko erasotzaile batek zerbitzu ukapena eragin dezake, baita kode arbitrarioaren exekuzioa, informazioa erakustea edota kredentzialen bahiketa ere.

Konponbidea: 

3S-Smart Software Solutions GmbH erakundeak hainbat eguneratze garatu ditu kaltetutako gailuentzat, software deskargarako zentroan.

Xehetasuna: 

  • CODESYS Runtime sistemaren lineako erabiltzaileen kudeaketak azpi-objektuetarako sarbide desegokia eman dezake, baita konektatutako erabiltzaileak horietara sartzeko baimenik jasotzen ez badu ere. Ahultasun horretarako, CVE-2019-9008 identifikatzailea erreserbatu da.
  • CODESYS garapen sistemak eduki maltzurrak erakutsi edota exekutatu litzake dokumentazio liburutegian, aurretik baliagarritasuna egiaztatu aurretik.
  • Bereziki diseinatutako eskaera batek errore ez kontrolatua eragin dezake kaltetutako CODESYS produktuetan. Urrutiko erasotzaile batek edota zerbitzuaren ukapen baldintza bat sortu dezake.
  •  Ahultasun horretarako, CVE-2019-9009 identifikatzailea erreserbatu da.Konfiantzazko OPC UA bezero batek bidalitako eskaera batek puntero baliogabe baten erreferentzia sor lezake. Horrek zerbitzu ukapenaren egoera ekar lezake.
  • TLS zifratuan oinarritutako CODESYS komunikaziorik erabiltzen ez bada, kredentzialak ez dira behar bezain babestuta egongo garraio-prozesuan zehar. PCL komunikazioetarako sarbidea daukan erasotzaile batek erabiltzailearen kredentzialak lortu litzake. Ahultasun horretarako, CVE-2019-9013 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneratzea, Komunikazioak, Ahultasuna