Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun 3S-Smart Software Solutions GmbHren CODESYS produktuetan

Argitalpen data: 2019/09/13

Garrantzia: Kritikoa 

Kaltetutako baliabideak: 

  • Ondorengo CODESYS V3 produktuen aldaera guztiak, 3.5.14.10 baino lehenagoko bertsio guztietan web zerbitzaria baldin badute (CmpWebServer): 
    • BeagleBone-rako CODESYS Control;
    • emPC-A/iMX6rako CODESYS Control;
    • IOT2000erako CODESYS Control;
    • Linuxerako CODESYS Control;
    • PFC100erako CODESYS Control;
    • PFC200erako CODESYS Control;
    • Raspberry Pi-rako CODESYS Control;
    • RTE V3rako CODESYS Control;
    • CODESYS Control RTE V3 (Beckhoff CXerako);
    • CODESYS Control Win V3 (CODESYS Development System-en konfigurazioaren zati bat ere bai);
    • CODESYS HMI V3;
    • CODESYS Control V3 Runtime System Toolkit;
    • CODESYS V3 Embedded Target Visu Toolkit;
    • CODESYS V3 Remote Target Visu Toolkit.
  • Ondorengo CODESYS Control V3 produktuen aldaera guztiak, 3.5.11.0tik 3.5.15.0ra bitarteko bertsio guztietan, OPC UA Security erabiltzen duen CODESYSen OPC UA zerbitzaria baldin badute: 
    • BeagleBone-rako CODESYS Control;
    • emPC-A/iMX6rako CODESYS Control;
    • OT2000erako CODESYS Control;
    • Linuxerako CODESYS Control;
    • PFC200erako CODESYS Control;
    • Raspberry Pi-rako CODESYS Control;
    • RTE V3rako CODESYS Control;
    • CODESYS Control RTE V3 (Beckhoff CXerako);
    • CODESYS Control Win V3 (CODESYS Development System-en konfigurazioaren zati bat ere bai);
    • CODESYS Control V3 Runtime System Toolkit.
  • CODESYS Development System V3, 32 eta 64 bit-eko arkitekturetan, 3.5.15.0 baino lehenagoko bertsioak.
  • CODESYS V2.3 ENI zerbitzariak, 3.2.2.24 baino lehenagoko bertsioak.

Azalpena: 

3S-Smart Software Solutions GmbHren CODESYS produktu batzuetan aurkitutako hainbat ahultasunen berri eman da. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera sor lezake, urrunetik kodea exekutatu, manipulatutako liburutegietako asmo gaiztoko edukia exekutatu edo erakutsi, edo fitxategi murriztuetara sarbidea lortu.

Konponbidea: 

Ahultasun horiek konpontzeko ekipoak softwarearen ondorengo bertsioetara eguneratzea gomendatzen da:

  • 3.2.2.24;
  • 3.5.12.80;
  • 3.5.14.10;
  • 3.5.15.0.

Xehetasuna: 

  • Bereziki diseinatutako http edo https eskari bat baliatuz, erasotzaile batek kontrolatzailearen lan direktoriotik kanpoko fitxategietara sarbidea lor lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-13532 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Bereziki diseinatutako http edo https eskari batek bufferraren gainezkatzea eragin lezake, eta horren ondorioz zerbitzuaren ukapen egoera sor liteke edo kodea exekutatu urrunetik. Ahultasun horretarako CVE-2019-13548 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Sistemak aktibo dagoen liburutegiaren edukia erakusten du bere baliagarritasuna egiaztatu gabe. Horrek liburutegi manipulatuak exekutatzea edo horien edukia erakustea ahalbidetu lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-13538 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Konfiantzazko OPC UA bezero baten bereziki diseinatutako eskaera batek NULL erakusle baten deserreferentzia eragin lezake, eta horren ondorioz zerbitzuaren ukapen egoera gerta liteke. Ahultasun horretarako CVE-2019-13542 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Bereziki diseinatutako eskaera batek pilan oinarritutako bufferraren gainezkatzea eragin lezake, eta ondorioz kode arbitrarioa exekuta liteke ENI zerbitzarian, edo zerbitzuaren ukapen egoera eragin liteke, zerbitzari horren akats bat dela eta.

Etiketak: Eguneraketa, Komunikazioak, Ahultasuna