Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Geutebrück-en produktuetan

Argitalpen data: 2019/06/05

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak: 

Ahultasunek Encoder eta E2 Series Camera-ren ondoko bertsio eta modeloei eragiten diete:

  • G-Code: 1.12.0.25 bertsio guztiak eta lehenagokoak. 
    • EEC-2XXX
  • G-Cam: 1.12.0.25 bertsio guztiak eta lehenagokoak. 
    • EBC-21XX
    • EFD-22XX
    • ETHC-22XX
    • EWPC-22XX

Azalpena: 

Romain Luyer eta CEISeko Guillaume Gronnier ikertzaileek, RandoriSec-eko Davy Douhine-rekin batera, Cross-site Scripting (XSS) eta sistema operatiboko komandoen injekzio erako hainbat ahultasunen berri eman dute. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero urruneko erasotzaile batek urruneko kodea exekuta lezake root modura eta kodea exekutatu IP kameraren operadorearen nabigatzailean.

Konponbidea: 

  • Fabrikatzaileak erabiltzaile erregistratuentzat ahultasun horiek arintzen dituen firmwarearen eguneraketa bat argitaratu du: 
    • 1.12.13.2 bertsioa

Xehetasuna:

  • Gertaeren konfiguraziora sarbidea lukeen autentifikatutako urruneko erasotzaile batek asmo gaiztoko kodea gorde lezake zerbitzarian. Hori ondoren erabiltzaile legitimo batek exekuta lezake, eta orduan erabiltzailearen nabigatzailearen barnean kodea exekutatuko litzateke. Ahultasun horretarako CVE-2019-10957 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Autentifikatutako urruneko erasotzaile batek komandoak exekuta litzake root modura, bereziki diseinatutako URL komando baten bidez. Ahultasun horretarako CVE-2019-10956 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Erabiltzailearen sarrera parametroetan dagoen baliozkotze oker bat baliatuz, sarearen konfiguraziora sarbidea lukeen urruneko erasotzaile batek sistemaren komandoak sar litzake zerbitzarian, eta horrela urruneko kodea exekutatzea lortuko luke root modura. Ahultasun horretarako CVE-2019-10958 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna