Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun OSIsoft produktuetan

Argitalpen data: 2020/11/11

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak:

  • OPC XML-DA 1.7.3.x sistemarako PI Interface bertsioaren aurrekoak.
  • PI Vision 2020 bertsioaren aurrekoak.

Azalpena:

OSIsoft produktuei eragiten dieten larritasun handiko eta tarteko bi ahultasun identifikatu dira.  Erasotzaile batek ahultasun horiek baliatu litzake kode arbitrarioaren injekzioa egiteko edo baimenik gabeko informazioa erakusteko.

Konponbidea:

Kaltetutako produktuen azken bertsiora eguneratzea:

  • OPC XML-DA 1.7.3.x sistemarako PI Interface.
  • PI Vision 2020 3.5.0.

Xehetasunak:

OPC XML-DA sistemarako PI Interface produktuari eragiten dion larritasun handiko ahultasun bat antzeman da. Horren ondorioz, erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake urrunetik, OPC XML-DA zerbitzaria kontrolatuta. Ahultasun horretarako, CVE-2013-0006 identifikatzailea esleitu da.

Larritasun handiko beste ahultasunetako batek PI Vision produktuari eragiten dio, eta PI ProcessBook artxiboetarako idazketa sarbidea duen erasotzaile batek kodea exekuta lezake urrunetik, PI Vision sistemara inportatuz. Ahultasun horretarako, CVE-2020-25163 identifikatzailea esleitu da.

Tarteko larritasuna duen ahultasunerako CVE-2020-25167 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasunak.