Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Phoenix Contact-en TC Router eta TC Cloud Client-en

Argitalpen data: 2020/03/06

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • TC ROUTER:
    • TC ROUTER 3002T-4G, 2.05.3 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak;
    • TC ROUTER 3002T-4G, 2.05.3 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak;
    • TC ROUTER 2002T-3G, 2.05.3 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak;
    • TC ROUTER 2002T-3G, 2.05.3 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak;
    • TC ROUTER 3002T-4G VZW, 2.05.3 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak;
    • TC ROUTER 3002T-4G ATT, 2.05.3 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak.
  • TC CLOUD CLIENT:
    • TC CLOUD CLIENT 1002-4G, 2.03.17 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak;
    • TC CLOUD CLIENT 1002-4G VZW, 2.03.17 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak;
    • TC CLOUD CLIENT 1002-4G ATT, 2.03.17 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak;
    • TC CLOUD CLIENT 1002-TXTX, 1.03.17 bertsioaren berdinak edo lehenagokoak direnak.

Azalpena:

SEC Consult Vulnerability Lab-eko Thomas Weber-ek hainbat eratako ahultasunak aurkitu ditu: komandoen injekzioa, sarrerako fitxategi izenen baliozkotze falta eta hardwarean ziurtagiri finkoaren erabilpena. Horiek baliatuz erasotzaile batek urruneko kodea exekuta lezake, fitxategi arbitrarioak idatzi, komandoak injektatu eta informazio sentikorra hedatu.

Konponbidea:

Honako bertsio hauetara eguneratzea:

  • TC ROUTER:
  • TC CLOUD CLIENT:
    • TC CLOUD CLIENT 1002-4G, 2.03.18,
    • TC CLOUD CLIENT 1002-4G VZW 2.03.18,
    • TC CLOUD CLIENT 1002-4G ATT 2.03.18,
    • TC CLOUD CLIENT 1002-TXTX 1.03.18.

Xehetasuna:

  • BusyBox 1.27.2-en shell-eko autobete funtzioak, direktorio batean fitxategi izenen zerrenda bat lortzeko erabiltzen dena, ez ditu kontrolatzen fitxategi izenak, eta ondorioz terminalean edozein ihes sekuentzia exekuta daiteke. Ahultasun horretarako CVE-2017-16544 identifikatzailea erabili da.
  • Web interfazean eskuragarri dagoen CGI programa batera POST eskaera bat bidaliz, erasotzaile batek komandoak injekta litzake. Ahultasun horretarako CVE-2020-9436 identifikatzailea erabili da.
  • Gailuak ziurtagiri finkoak ditu firmwarean, web zerbitzua exekutatzeko erabiltzen direnak. Hori baliatuz identitatea ordeztu liteke, man-in-the-middle erako erasoak egin edo erasoen deszifratze pasiboa, baldin eta ziurtagiri orokorra ez bada ordezkatzen ziurtagiri berezi batekin instalazioaren unean. Ahultasun horretarako CVE-2020-9435 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna