Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Schneider Electric-en produktuetan

Argitalpen data: 2019/12/11

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak:

  • Modicon:
    • M580, V2.80 bertsioaren aurreko guztiak,
    • M340, V3.01 bertsioaren aurreko guztiak,
    • Premium, V3.20 baino lehenagoko bertsio guztiak,
    • Quantum, V3.60 baino lehenagoko bertsio guztiak.
  • EcoStruxureTM Control Expert V14.0 eta Unity Pro-ren bertsio guztiak (lehenago EcoStruxureTM Control Expert deitua).
  • Saitel DP (866e), 11.06.08 baino lehenagoko bertsio guztiak.
  • Saitel DR (HUe), 11.06.08 baino lehenagoko bertsio guztiak.
  • Power SCADA, eta horri lotutako eguneraketa pilatzaileak barne: 
    • Operation 9.0,
    • Expert 8.2,
    • Expert 8.1,
    • Expert 8.0,
    • Expert 7.4,
    • Expert 7.3.
  • ClearSCADA 2017, 2017 R3 eta 2017 R2.

Azalpena:

Schneider-ek bost ahultasun aurkitu ditu, hiru kritikotasun altukoak, bat ertainekoa eta beste bat baxukoa, Schneider Electric-en hainbat gailuri eragiten dietenak.Urruneko erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera eragin lezake, autentifikazioa saihestu, kode arbitrarioa exekutatu edo sistemaren fitxategietan aldaketak egin.

Konponbidea:

Kaltetutako produktuetarako hainbat eguneratze eta arintze argitaratu ditu Scheneider-ek. Informazio gehiago eskuratzeko erreferentzien atala irakurri.

Xehetasuna:

  • Kontrolatzailean baldintza bereziak edo ezohikoak daudenean egiten den egiaztatze baten ondorioz, ModbusTCP erabiliz, memoriaren bloke zehatzak edo baliogabeko indizeak dituzten datuak irakurtzean, erasotzaile lokal batek zerbitzuaren ukapen egoera eragin lezake kontrolatzailean. Ahultasun horretarako CVE-2019-6857, CVE-2019-6856 eta CVE-2018-7794 identifikatzaileak erreserbatu dira.
  • Ahultasun hau baliatuz EcoStruxure Control Expert eta kontrolatzailearen arteko autentifikazio prozesua saihets liteke. Ahultasun horretarako CVE-2019-6855 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Bufferra kopiatzean sarreraren tamaina egiaztatzen ez denez, haren gainezkatzea eragin liteke. Erasotzaile lokal batek gehiegizko errekurtsibitatea duen asmo gaiztoko sarrera bat erabil lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-6858 identifikatzailea erreserbatu da.
  • ClearSCADAren barneko karpeta batean baimenen, pribilegioen eta sarbide kontrolen egiaztapenean dauden akatsen ondorioz, pribilegio baxuak lituzkeen erabiltzaile batek datu baseak, ezarpenak eta ziurtagiriak ezabatu edo alda litzake. Ahultasuna baliatu ahal izateko, erabiltzaile horiek sarbidea izan behar dute sistema eragile horren fitxategien sistemara. Ahultasun horretarako CVE-2019-6854 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Schneider Electric, Ahultasuna