Argitalpen data: 2020/7/15
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
Bi software-produktuak Schneider Electric-en produktu askotan erabiltzen dira. Erreferentzien atala berrikustea gomendatzen da, programa horiek erabiltzen dituzten zerrenda osoa ezagutzeko.
Azalpena:
Schneider Electric etxeak bere produktuetako hainbat zaurgarritasunen berri eman du, eta, horien bitartez, kodea urrutitik exekutatu ahal izango litzateke edo kaltetutako produktuei zerbitzua ukatu ahal izango litzaieke.
Konponbidea:
Schneider Electricek honako bertsio hauek argitaratu ditu zaurgarritasunok zuzentzeko:
Xehetasunak:
Schneider Electric Software Update (SESU) enpresan aurkitutako zaurgarritasunari esker, erasotzaile batek, URL bat birbideratuz, kodea exekutatu ahal izango du biktimaren ekipoan. Biktimaren ekiporako sarbidea behar da Windowsen erregistro-gako bat manipulatzeko, zaurgarritasun hori baliatuko bada.
Schneider Electric Floating License Managerren aurkitutako zaurgarritasunak aginduak maneiatzearekin eta FlexNeten pilarako memoria agortzearekin lotuta daude, lmadmin.exe 11.16.2 bertsioaren bidez, eta bi kasuetan zerbitzua ukatzea eragiten du.
Zaurgarritasun horietarako, honako identifikatzaile hauek esleitu dira: CVE-2020-7520, CVE-2019-8960 eta CVE-2019-8961
Etiketak: Eguneratzea, komunikazioak, azpiegitura kritikoak, SCADA, Schneider Electric, zaurgarritasuna