Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun atzeman dira Silex Technology eta GE Healthcare produktu batzuetan

Argitaratze-data: 2018/05/09

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • GEH-500 1.54 bertsioa eta aurrekoak
  • SX-500 bertsio guztiak. (ez jarraitua 2011tik)
  • GEH-SD-320AN GEH-1.1 bertsioa eta aurrekoak
  • SD-320AN 2.01 bertsioa eta aurrekoak (ez jarraitua 2017ko azarotik)
  • GE MAC Resting ECG MAC 3500 eredua
  • GE MAC Resting ECG MAC 5000 eredua. (Ez jarraitua 2012tik)
  • GE MAC Resting ECG MAC 5500 eredua
  • GE MAC Resting ECG MAC HD 5500 eredua

Azalpena:

Atredis Partners enpresako Eric Evenchick ikertzaileak hainbat ahultasun atzeman ditu, Silex Technology eta GE Healthcare produktuei eragiten dietenak. Urrutiko erasotzaile batek aukera edukiko luke, ahultasun horiek baliatuz, sistemaren konfigurazioa aldatzeko edo kodea urrutitik exekutatzeko.

Konponbidea:

Silex Technology eta GE Healthcare enpresek honako neurriak hartzea gomendatu dute:

  • CVE-2018-6020 (GE MobileLink/SX-500): ?Update? kontua gaitzea web interfazean, berez desgaituta datorrena. ?Update? kontu horretan bigarren pasahitz bat konfiguratzea, gailuan egiaztatu gabeko konfigurazio aldaketak prebenitzeko.
  • CVE-2018-6021 (GE MobileLink/GEH-SD-320AN): Silex Technology eta GE Healthcare enpresek eguneraketa bat garatu dute ahultasuna konpontzeko. Deskargatzeko moduan egongo da, behin testatuta, 2018ko maiatzaren 31tik aurrera.

Xehetasuna:

  • Egiaztatze okerra: Sisteman egiaztatzea ez da behar den moduan bermatzen POST eskaera batzuetarako. Hori dela eta, erasotzaile batek sistemaren konfigurazio batzuk aldatu litzake. CVE-2018-6020 kodea esleitu zaio ahultasun horri.
  • Parametroen balioztatze okerra sistemarako deietan: Sistemarako deietan erabilitako parametroak ez dira behar den moduan sanitizatu; horren ondorioz, erasotzaile batek kodea exekutatu lezake, parametro horietan komandoak injektatuz. CVE-2018-6021 kodea esleitu zaio ahultasun horri.

Etiketak: Ahultasuna