Argitalpen data: 2020/7/24
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Triconex sistemen bertsio zahar hauek:
- TriStation 1131, v1.0.0 eta v4.9.0 artekoak, v4.10.0, eta 4.12.0, Windows NT, Windows XP edo Windows 7 sistema eragileetan jarduten dutenak;
- Tricon komunikazio moduluak (TCM), 4351, 4352, 4351A/B eta 4352A/B modeloak, Tricon v10.0 eta v10.5.3 bitarteko sistemetan instalatuak.
Identifikatutako firmware eta softwarearen egungo bertsioen eta bertsio berrienen erabiltzaileak ez daude zaurgarritasun espezifiko horien eraginpean.
Azalpena:
Schneider etxeak Triconex produktuen bertsio zaharretako zaurgarritasun bat argitaratu du, zeinaren bidez erasotzaile batek aukera izango bailuke datuak testu argian ikusteko, zerbitzua ukatzeko baldintza bat eragiteko edo sarbide okerrak egiteko.
Konponbidea:
Bertsio berrietara eguneratzea:
- TriStation v4.9.1, v4.10.1, v4.13.0 o v10.5.4.
Xehetasunak:
- TriStation 1131ren «pasahitz» funtzioarekin lotutako zaurgarritasun batek (1.0 eta 4.12.0 arteko bertsioak) datu batzuk sarean ikusgai egotea eragin dezake hura gaitzen denean. CVE-2020-7483 identifikatzailea esleitu zaio zaurgarritasun horri.
- TriStation 1131ren «pasahitz» funtzioarekin lotutako zaurgarritasun batek (1.0 eta 4.12.0 arteko bertsioak) zerbitzua ukatzeko eraso bat ahalbidetu lezake, erabiltzailea ez bada ari betetzen TriStation 1131 eta key-switch babesaren konexio dedikatuari buruzko jarraibide dokumentatuak. CVE-2020-7484 identifikatzailea esleitu zaio zaurgarritasun horri.
- TriStation 1131en 1.0 eta 4.9.0 arteko bertsioetan eta 4.10.0 bertsioan euskarri-kontu batekin lotutako zaurgarritasun batek TriStation 1131 proiektuaren artxiborako sarbide desegokia ahalbidetu lezake. CVE-2020-7485 identifikatzailea esleitu zaio zaurgarritasun horri.
- Zaurgarritasun baten ondorioz, baliteke Tricon sisteman (10.0.0 eta 10.4.x arteko bertsioak) instalatutako TCMak berrabiaraztea sarea asko samar kargaturik dagoenean. Berrabiatze horren ondorioz, baliteke SISarekin zerbitzua ukatzea. CVE-2020-7486 identifikatzailea esleitu zaio zaurgarritasun horri.
- Tricon sisteman (10.2.0 eta 10.5.3 arteko bertsioak) instalatutako TCM arazketan portuko kontu batek sarbide desegokia eragin dezake. CVE-2020-7491 identifikatzailea esleitu zaio zaurgarritasun horri.
Etiketak: eguneratzea, zaurgarritasuna