Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Yokogawa produktuetan

Argitalpen data: 2018/08/17

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • ProSafe-RSrako iDefine, R1.16.3 eta lehenagoko bertsioak.
  • STARDOM, VDS R7.50 eta lehenagoko bertsioak, eta FCN/FCJ Simulator R4.20 eta lehenagokoak.
  • ASTPLANNER, R15.01 eta lehenagoko bertsioak.
  • TriFellows, V5.04 eta lehenagoko bertsioak.
  • Yokogawaren 3 geruzako eta 2 geruzako switchak, modelo hauetan:
    • GRVSW-663FA, GRVSW-664FA, GRVSW-665FA, GRVSW-666FA, GRVSW-667FA, GRVSW-660FA, GRVSW-661FA, GRVSW-662FA, GRVSW-668FA, GRVSW-669FA, GRVSW-670FA, GRVSW-671FA, GRVSW-672FA, GRVSW-673FA,
  • Hirschmann-en 3 geruzako eta 2 geruzako switchak ere kaltetuak izan dira modelo hauetan:
    • MACH104-20TX-F, MACH104-20TX-FR, MAR1040-4C4C4C4C9999EM9HPY, MAR1040-4C4C4C4C9999EMMHPYY, MAR1040-4C4C4C4C9999ELLHPYY, RS40-0009CCCCEDBPYY, MACH102-8TP-F, MACH102-24TP-F, MAR1040-4C4C4C4C9999EM9HRY1, MAR1040-4C4C4C4C9999EMMHRY1, MAR1040-4C4C4C4C9999ELLHRY1, MAR1040-4C4C4C4C9999EM9HRY2, MAR1040-4C4C4C4C9999EMMHRY2, MAR1040-4C4C4C4C9999ELLHRY2.

Azalpena:

Yokogawa fabrikatzaileak hainbat ahultasunen berri eman du lizentzien kudeaketaren funtzioan eta 2 geruza eta 3 geruzako hainbat switchetan. Urruneko erasotzaile batek horiek balia ditzake kode arbitrarioa exekutatzeko edo zerbitzuaren ukapena eragiteko.

Konponbidea:

Yokogawak ahultasunak konpontzen dituzten bertsio berriak ditu produktu hauetan:

  • ProSafe-RSrako iDefine, R1.16.4 bertsioa
  • STARTDOM VDS R8.10
  • ASTPLANNER R15.02.01
  • TriFellows V5.10

2 geruza eta 3 geruzako switchen kasuan fabrikatzaileak gomendatzen du debug tcpdump komandoa desaktibatzea, ez baitauka firmware berririk.

Informazio gehiagorako erreferentziazko lotura ikusi edo harremanetan jarri fabrikatzailearen laguntza ekipoarekin.

Xehetasuna:

  • Kaltetutako Yokogawa produktuen lizentzien kudeaketaren funtzioa ez dago modu zuzenean ezarria. Horrek erasotzaile bati ahalbidetuko lioke bereziki diseinatutako paketeak baliatzea bufferraren gainezkatzea eragiteko, eta horrela zerbitzuaren ukapena eragingo luke edo urrunetik kodea exekuta lezake.
  • 2 geruza eta 3 geruzako Vnet/IP switchen debug funtzioak ahultasun bat dauka tcpdump komandoan. Debug kontsolan tcpdump komandoa exekutatzen den bitartean erasotzaile batek ahultasuna balia lezake komunikazioen deskonexioa eragiteko edo haietan interferitzeko.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna