Argitalpen data: 2019/08/20
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- ProSyst mBS SDK, 8.2.6 baino lehenagoko bertsioak;
- Bosch IoT Gateway Software, 9.0.2, 9.2.0 eta 9.3.0 baino lehenagoko bertsioak.
Azalpena:
Kaltetutako produktuetan bide jauzi, Server-Side Request Forgery (SSRF) eta informazioa agerian uztearen erako hainbat ahultasun aurkitu dira. Horiek baliatuz urruneko erasotzaile batek informazio sentikorrera sarbidea lor lezake, sistemako informazioa idatzi eta ezabatu eta zerbitzariaren izenean HTTPren GET eskaera bat bidali.
Konponbidea:
ProSyst mBS SDK eguneratzea 8.2.6 bertsiora eta IoT Gateway 9.3.0 bertsiora.
Xehetasuna:
- Backup/Restore funtziorako urruneko sarbideak duen bide jauzi erako ahultasun bat baliatuz, urruneko erasotzaile batek edozein kokagunetan dauden fitxategiak idatz eta ezaba litzake. Ahultasun horretarako CVE-2019-11601 identifikatzailea erabili da.
- Backup/Restore funtzioak duen Server-Side Request Forgery (SSRF) erako ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek URL arbitrarioetarako GET eskaerak faltsutu litzake edo zerbitzari lokaleko zip fitxategiak irakurri. Ahultasun horretarako CVE-2019-11897 identifikatzailea erabili da.
- Backup/Restore funtzioaren urruneko sarbideetako pilaren aztarnaren filtrazioa baliatuz, urruneko erasotzaile batek sistemaren egiturari buruzko informazioa eskura lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-11602 identifikatzailea erabili da.
- HTTP bide jauziaren ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek web zerbitzariko errotik kanpoko fitxategiak irakur litzake. Ahultasun horretarako CVE-2019-11603 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna