Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Rockwell Automation FactoryTalk-en

Argitalpen data: 2020/06/19

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

Ahultasun hauek FactoryTalk View SE eta FactoryTalk Services Platform-en bertsio guztiei eragiten diete.

Azalpena:

Rockwell Automation-ek, Trend Micro's Zero Day Initiative-rekin lankidetzan, 5 ahultasun argitaratu ditu, bat larritasun kritikokoa, 3 altukoak eta bat ertainekoa. Horiek baliatuz urruneko erasotzaile autentifikatu batek kaltetutako gailuetako datuak manipula litzake, edo urruneko COM objektuak exekutatu pribilegio altuekin.

Konponbidea:

FactoryTalk View SEren kasuan 1126289 eta 1126289 partxeak instalatzea gomendatzen da.Partxe horiek instalatu baino lehen, CPR9 SRx-erako 2020ko apirilaren 6ko 1066644 - Parche Roll-up partxe pilatzailea aplikatu beharra dago.

FactoryTalk View SEren kasuan Rockwell Automation-ek gomendatzen du integratutako segurtasun funtzioak ere gaitzea, bere jakintza baseko 109056 eta 1126943 artikuluetako gida jarraituz IPSec edota HTTP konfiguratzeko.

FactoryTalk Services Platform-en kasuan Rockwell-en jakintza baseko 25612 artikulua erabiltzea gomendatzen da, produktu hau instalatuta dagoen zehazteko. Kasu horretan komunikazio estrategia seguru bat ezarri behar da, jakintza baseko 109056 artikuluan adierazten denaren modukoa.

Xehetasuna:

Rockwell Automation-en produktuetan aurkitutako ahultasunak baliatuz, erasotzaile batek informazio konfidentzialera edo baimendu gabekora sarbidea lor lezake, memoriaren buffer baten mugen barnean baimendu gabeko eragiketak egin, edo sarbide baimenak, kontrolak eta pribilegioak aldatu.

Aurkitutako ahultasunen artetik kritikoena (CVE-2020-12029) gertatzen da fitxategi izenak zuzen ez baliozkotzean proiektuaren direktorio baten barnean. Ondorioz autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek diseinatutako fitxategi bat exekuta lezake eta kodearen urruneko exekuzioa (RCE) eragin.

Ahultasun horietarako CVE-2020-12029, CVE-2020-12031, CVE-2020-12028, CVE-2020-12027 eta CVE-2020-12033 identifikatzaileak erreserbatu dira.

Etiketak: Eguneraketa, Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna