Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun NetComm Wireless-en 4G LTE Light Industrial M2M routerrean

Argitalpen data: 2018/08/10

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • 4G LTE Light Industrial M2M routerra (NWL-25), firmwarearen 2.0.29.11 bertsioa eta lehenagokoak.

Azalpena:

Aditya K. Sood ikertzaileak Cross-site Scripting (XSS), Cross-site Request Forgery (CSRF) eta informazio sentikorraren agerpen erako hainbat ahultasunen berri eman dio ICS-CERTi, NetComm Wireless fabrikatzailearen 4G LTE Light Industrial M2M routerrari eragiten diotenak. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, urruneko erasotzaile batek informazio sentikorra lor lezake kaltetutako gailutik.

Konponbidea:

NetComm Wirelessek firmware bertsio berri bat argitaratu du (NWL-25, 2.0.29.12_C firmware bertsioa) 4G LTE Light Industrial M2M routerrari eragiten dioten ahultasunak konpontzeko.

Deskargarako lotura: https://support.netcommwireless.com/product/nwl-25#Firmware

Xehetasuna:

  • Gailuak konfigurazio fitxategi eta profiletara sartzen uzten du erabiltzailea erregistraturik egon behar izan gabe. Ahultasun horretarako CVE-2018-14782 identifikatzailea erabili da.
  • Gailuak ez du segurtasun neurririk saioen tratamendurako. Hori baliatuz erasotzaile batek bereziki sortutako eskaera bat bidal lezake, kaltetutako produktuaren barnean erregistratuta dagoen biktima batek gailuaren pasahitza urrunetik alda dezan. Ahultasun horretarako CVE-2018-14783 identifikatzailea erabili da.
  • Cross-site scripting-erako ahultasun bat baliatuz urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake gailuan. Ahultasun horretarako CVE-2018-14784 identifikatzailea erabili da.
  • Gailuak duen fitxategien direktorioa eskuragarri dago autentifikazioaren beharrik gabe. Erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake kaltetutako gailuaren informazioa eskuratzeko eta eraso konplexuagoak prestatzeko. Ahultasun horretarako CVE-2018-14785 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Edukien kudeatzailea, Nabigatzailea, Pribatutasuna, Ahultasuna