Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Orpak-en SiteOmat-en

Argitalpen data: 2019/05/03

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak: 

  • SiteOmat, 6.4.414.122 baino lehenagoko bertsioak
  • SiteOmat, 6.4.414.084 baino lehenagoko bertsioak

Azalpena:

Kaspersky Lab-eko Ido Naor ikertzaileak era ezberdineko hainbat ahultasunen berri eman du: pasahitz barneratuen erabilpena, Cross-Site Scripting (XSS), SQL injekzioa, datu sentikorretan zifratze falta, kodearen injekzioa eta bufferraren gainezkatzea. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, erasotzaile batek urruneko kodea exekuta lezake zerbitzuaren ukapen egoera eta baimenik gabeko sarbidea eraginez, monitorizazio, konfigurazio eta ordainketa informazioa ikusi eta editatzeko.

Konponbidea:

  • Fabrikatzaileak gomendatzen du kaltetutako bertsioak v6.4.414.139 bertsiora edo berriagora eguneratzea. Eguneraketa eskura daiteke fabrikatzailearekin kontaktatuz Orpak-en laguntza orrialdean (beharrezkoa da erregistratzea).

Xehetasuna: 

  • Pasahitz barneratuen erabilpena: aplikazioak kredentzial barneratuak erabiltzen ditu. Ahultasun horretarako CVE-2017-14728 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Cross-Site Scripting (XSS): Web aplikazioak ez ditu ondo iragazten sarbide parametroak, eta horren ondorioz Cross-Site Scripting-a balia daiteke. Ahultasun horretarako CVE-2017-14850 identifikatzailea erabili da.
  • SQL injekzioa: aplikazioak ez ditu modu egokian iragazten sarrera parametroak. Horren ondorioz, erasotzaile bat produktuaren informaziora sarbidea lor lezake bereziki diseinatutako sarrera bat sartuz. Ahultasun horretarako CVE-2017-14851 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Datu sentikorren zifratze falta: aplikazioak informazio sentikorra bidaltzen du testu lauan. Bidalitako informazio sentikorraren artean kredentzialak daude. Erasotzaile batek saretik bidalitako kredentzialak atzeman litzake eta kaltetutako produktuaren autentifikazioari ihes egin. Ahultasun horretarako CVE-2017-14852 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Kodearen injekzioa: aplikazioak ez ditu modu egokian murrizten kanpoko sarrera parametroak. Horren ondorioz autentifikatu gabeko erasotzaile batek bereziki diseinatutako kodea exekuta lezake biktima den sisteman. Ahultasun horretarako CVE-2017-14853 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Bufferrak gainezka egitea: aplikazioak erabiltzen duen funtzio batek erabiltzaileen sarrera parametroak onartzen ditu. Sarrera horrek ez du trataera zuzen bat, eta ondorioz erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake. Ahultasun horretarako CVE-2017-14854 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Ahultasuna