Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Softing Industrial Automation OPC sisteman

Argitalpen data: 2020/07/29

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

4.7.0 bertsioaren azken build delakoaren aurretiko OPC bertsio guztiak.

Azalpena:

Claroty erakundeko Uri Katz ikertzaileak bi ahultasunen berri eman dio CISAri, bata larritasun kritikokoa eta bestea handikoa. Motak: heap motako bufferraren gainezkatzea eta baliabideen kontrolik gabeko kontsumoa. Softing Industrial Automation etxearen OPC sistemari eragiten diote.

Konponbidea:

Softing Industrial Automation etxeak eguneratze bat argitaratu du, ahultasun horiek arintzeko. Bertsiorik eguneratuena, CISAren abisu horren unean, Softing Industrial Automation erakundearen webgunean aurki daiteke.

Xehetasuna:

  • Kaltetutako produktuari heap motako buffer gainezkatzeak eragin ahal dio. Horrela, urrutiko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekutatu lezake. Ahultasun horretarako, CVE-2020-14524 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Kaltetutako produktua baliabideen kontrolik gabeko kontsumoaren eraginpean dago, eta erasotzaile batek zerbitzu ukapena sortu lezake (DoS). Ahultasun horretarako, CVE-2020-14522 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneratzea, Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna.