Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun AVEVAren InduSoft eta InTouch softwarean

Argitalpen data: 2018/07/20

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • InduSoft Web Studio v8.1 eta v8.1 SP1.
  • InTouch Machine Edition v2017 8.1 eta v2017 8.1 SP1.
  • InTouch 2014 R2 SP1 eta lehenagokoak.
  • InTouch 2017.
  • InTouch 2017 Update 1.
  • InTouch 2017 Update 2.

Azalpena:

CyberXeko George Lashenkok eta Tenable Researcheko ikertzaileek bufferraren gainezkatze erako ahultasunak aurkitu dituzte. AVEVAren  InduSoft eta InTouch softwarearekin zerikusia dute, eta horiek baliatuz urruneko erasotzaile batek kodea exekuta lezake.

Konponbidea:

InduSoft Web Studio v8.1 SP1eko erabiltzaileek lehenbailehen instalatu behar dute InduSoft Web Studio Hotfix 81.1.00.08 partxea. InduSoft Web Studio v8.1eko erabiltzaileek SP1 bertsiora eguneratu behar dute, eta ondoren partxea instalatu.

InTouch Machine Edition 2017 v8.1 SP1eko erabiltzaileek lehenbailehen instalatu behar dute InTouch Machine Edition Hotfix 81.1.00.08 partxea. InTouch Machine Edition 2017 v8.1eko erabiltzaileek SP1 bertsiora eguneratu behar dute, eta ondoren aplikatu partxea.

http://www.indusoft.com/File-Management?Command=Core_Download&EntryId=2074

https://softwaresupportsp.schneider-electric.com/#/producthub/details?id=5063

InTouch 2014 R2 SP1 softwarearen kasuan, HF-11_1_SP1/CR149705 partxea lehenbailehen ezarri behar da. Bertsio zaharragoetako erabiltzaileek lehenbizi partxedun bertsio batera eguneratu behar dute, eta ondoren partxea instalatu.

https://softwaresupportsp.schneider-electric.com/#/producthub/details?id=5057

InTouch 2017 Update 2rako partxea HF-17_2/CR149706 da. Bertsio zaharragoek lehenbizi Update 2ra eguneratu behar dute, eta ondoren partxea instalatu.

https://softwaresupportsp.schneider-electric.com/#/producthub/details?id=5058

Xehetasun gehiago erreferentziazko loturetan aurki daitezke.

Xehetasuna:

  • Bufferraren gainezkatzea InduSoft Web Studio eta InTouch Machine Edition-en: Bufferraren gainezkatzearen ahultasun hori baliatzeko, urruneko erasotzaile batek bereziki diseinatutako eskaerak bidal litzake, zenbait etiketa, alarma edo gertaeratan irakurketa edo idazketa eskaeren ekintza batzuk gertatzen diren bitartean. Horren bitartez urrunetik kodea exekuta liteke. Ahultasun horretarako CVE-2018-10620 identifikatzailea erabili da.
  • Bufferraren gainezkatzea InTouch-en: Koma mugikorrean osokoek duten kudeaketa oker baten ondorioz, sisteman autentifikaziorik ez duen erasotzaile batek bereziki diseinatutako pakete bat bidal lezake bufferraren gainezkatzea eragiteko. Ahultasun hori baliatuz kodea exekuta liteke InTouch View-ren prozesuak dituen pribilegio berdinekin. Ahultasun horretarako CVE-2018-10628 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: 0day, Ahultasuna