Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Delta Electronics-en TPEditor-en

Argitalpen data: 2019/09/11

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

TPEditor, 1.94 eta lehenagoko bertsioak.

Azalpena: 

9sg Security Team-eko kimiya ikertzaileak, Trend Micro-ko Zero Day Initiative-rekin (ZDI) batera, bufferraren gainezkatze eta mugez kanpoko irakurketa erako hainbat ahultasunen berri eman dute, Delta Electronics-en TPEditor softwareari eragiten diona. Urruneko erasotzaile batek ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, informazioa heda lezake, urruneko kodea exekutatu edo aplikazioa geldiarazi.

Konponbidea: 

Ahultasuna konpontzeko Delta Electronics-ek 1.95 bertsiora eguneratzea gomendatzen du.

Xehetasuna: 

  • Pilan (stack) oinarritutako bufferraren gainezkatze erako hainbat ahultasun baliatuak izan daitezke bereziki diseinatutako proiektuko fitxategiak prozesatzean. Horiei esker urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-13540 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Memoria dinamikoan (heap) oinarritutako bufferraren gainezkatze erako hainbat ahultasun baliatuak izan daitezke bereziki diseinatutako proiektuko fitxategiak prozesatzean. Horiei esker urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-13536 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Mugez kanpoko idazketa erako hainbat ahultasun baliatuak izan daitezke bereziki diseinatutako proiektuko fitxategiak prozesatzean. Horiei esker kode arbitrarioa exekuta liteke. Ahultasun horretarako CVE-2019-13544 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna