Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Schneider Electric-en U.motion Builder-en

Argitalpen data: 2018/06/04

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • U.motion Builder-en 1.3.4 bertsioa baino lehenagoko guztiak

Azalpena:

[email protected] eta Wei Gao-k (Ixia A Keysight Business) hainbat ahultasunen berri eman diote Schneider Electric-i. Horiek baliatuz erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake, memoriaren bufferra irakurri, segmentazio akatsa eragin edo autentifikazioa saihestu.

Konponbidea:

Schneider Electricek ahultasun horiek konpontzen dituen 1.3.4 bertsioa argitaratu du, eta hemen dago eskuragarri:

Xehetasuna:

Aurkitutako ahultasunak honakoak dira:

  • Sarrera datuak ez balioztatzea: Ahultasun hau gertatzen da aplikazioak sarrera datuak komando baten modura ebaluatzen dituenean. Hartara, erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake, memoriaren bufferra irakurri edo aplikazioaren segmentazioan akats bat eragin. Larritasun kritikoko ahultasun horretarako CVE-2018-7784 identifikatzailea erabili da.
  • Autentifikazioari ihes egitea: Urruneko komando baten injekzioaren bidez autentifikazioari ihes egitea lor daiteke. Larritasun kritikoko ahultasun horretarako CVE-2018-7785 identifikatzailea erabili da.
  • Cross-Site-Scripting ("XSS"): Cross-Site-Scripting ("XSS") erako ahultasun bat baliatuz erasotzaile batek script gaiztoak injekta litzake. Larritasun ertaineko ahultasun horretarako CVE-2018-7786 identifikatzailea erabili da.
  • Sarrera datuen balioztatze ezegokia: Ahultasun honen iturburua HTTP GET eskaera batean sarrera datuen balioztatze ezegokia da. Larritasun ertaineko ahultasun horretarako CVE-2018-7787 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Schneider Electric, Ahultasuna