Argitalpen data: 2020/06/19
Garrantzia:
Altua
Kaltetutako baliabideak:
- ExactaMix EM2400, 1.10, 1.11, 1.13 eta 1.14 bertsioak;
- ExactaMix EM1200, 1.1, 1.2, 1.4 eta 1.5 bertsioak;
- PrismaFlex, bertsio guztiak;
- PrisMax, 3.x bertsioaren aurreko guztiak.
- Phoenix Hemodialysis Delivery System SW, 3.36 eta 3.40 bertsioak.
Azalpena:
Baxter-ek 11 ahultasunen berri eman dio
CISAri, 6 larritasun altukoak eta 5 ertainekoak, honako era hauetakoak:
kredentzialen erabilpena testu lauan, informazio sentikorraren transmisioa
testu lauan, informazio sentikorraren zifratze falta, sarbide kontrol
desegokia, baliabideen agerpena erabiltzaile desegokiei, sarrera datuen
baliozkotze okerra eta autentifikazio desegokia.
Konponbidea:
- ExactaMix EM 2400, 1.10 y 1.11 bertsioen, eta ExactaMix EM1200, 1.1 eta 1.2 bertsioen erabiltzaileek ExactaMix 1.4 (EM1200) eta ExactaMix 1.13 (EM2400) bertsioetara eguneratu behar dute;
- PrismaFlex 8.2x edo bertsio berriagoetara eguneratzea;
- PrisMax eguneratzea DCM (Digital Communication Module) duen PrisMaxv3-ra;
- are gehiago, Baxter-ek erabiltzaile guztiei gomendatzen die dagozkien ohartarazpenetan zehaztutako arintze neurriak ezartzea.
Xehetasuna:
- Kontu administratzailearen kredentzialak testu lauan erabiltzen direla baliatuz, sistemaren baliabideetarako, softwarea exekutatzeko edo fitxategiak, direktorioak edo sistemaren konfigurazioa ikusi/aldatzeko baimendu gabeko sarbidea lukeen erasotzaile batek datu konfidentzialak ikus litzake, PHI barne. Ahultasun horretarako CVE-2020-12016 identifikatzailea erreserbatu da.
- Eskaeren informazioa komunikatzeko formaturik gabeko testu mezuak erabiltzen direla baliatuz, erasotzaile batek sarera sarbidea lortuko luke eta datu konfidentzialak ikusiko lituzke, PHI barne. Ahultasun horretarako CVE-2020-12008 identifikatzailea erreserbatu da.
- Informazio konfidentziala duten gailuko datuak zifratu gabeko dat base batean gordetzen direla baliatuz, sarera sarbidea lukeen erasotzaile batek datu konfidentzialak ikusi edo alda litzake, PHI barne. Ahultasun horretarako CVE-2020-12032 identifikatzailea erreserbatu da.
- SMBv1 atakaren bidezko sarrera datuen baliozkotze okerrak kontrol fluxuari edo sistema baten datuen fluxuari eragin liezaioke. Hori baliatuz urruneko erasotzaile batek informazio konfidentzialera baimendu gabeko sarbidea lortuko luke, zerbitzuaren ukapen egoerak (DoS) sortu edo kode arbitrarioa exekutatu. Ahultasun horretarako CVE-2017-0143 identifikatzailea erabili da.
- Kaltetutako gailuek ez dute autentifikaziorik behar tratamendu datuak PDMS edo EMR sistema batera bidaltzeko konfiguratzen direnean. Hori baliatuz erasotzaile batek tratamenduaren egoeraren informazioa alda lezake. Ahultasun horretarako CVE-2020-12035 identifikatzailea erreserbatu da.
- Sarera sarbidea lukeen erasotzaile batek tratamendu sentikorra ikus lezake, eta baita Phoenix sistemaren eta Exalis tresnaren artean bidalitako preskripzio datuak ere, iraganbidean dauden datuak zifratzeko ezintasunagatik, esate baterako TLS/SSLrekin. Ahultasun horretarako CVE-2020-12048 identifikatzailea erreserbatu da.
Larritasun ertaineko ahultasunetarako honako
identifikatzaile hauek erreserbatu dira: CVE-2020-12012, CVE-2020-12024,
CVE-2020-12020, CVE-2020-12036 eta CVE-2020-12037.
Etiketak: Eguneraketa, Azpiegitura kritikoak, Osasuna, Ahultasuna