Argitalpen data: 2020/06/19
Garrantzia:
Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- MC Works64, 4.02C (10.95.208.31) eta lehenagoko bertsioak;
- MC Works32, 3.00A (9.50.255.02) bertsioa.
Azalpena:
Hainbat ikertzailek 5 ahultasunen berri
eman diote ICONICSi, Mitsubishi Electric-en taldeko konpainia. Bat larritasun
kritikokoa da eta 4 altuak, mugez kanpoko idazketa, fidagarria ez den
informazioaren deserializazio eta kodearen injekzio erakoak.
Konponbidea:
Mitsubishi Electric-ek eskuragarri dagoen software-aren azken bertsiora
eguneratzea gomendatzen du.
Xehetasuna:
- Bereziki diseinatutako komunikazio pakete bat kaltetutako produktuetako batera bidaliz gero, zerbitzuaren ukapen egoera (DoS) eragin lezake, edo kodearen urruneko exekuzioa ahalbidetu. Ahultasun horretarako CVE-2020-12011 identifikatzailea erreserbatu da.
- Bereziki diseinatutako komunikazio pakete bat kaltetutako MC Works64 plataformako zerbitzuetara bidaliz gero, zerbitzuaren ukapen egoera (DoS) eragin lezake deserializazio oker baten ondorioz. Ahultasun horretarako CVE-2020-12015 identifikatzailea erreserbatu da.
- Bereziki diseinatutako komunikazio pakete bat kaltetutako MC Works64 produktuaren Workbench Pack & Go funtziora bidaliz gero, kodearen urruneko exekuzioa ahalbidetu lezake deserializazio oker baten ondorioz. Ahultasun horretarako CVE-2020-12009 identifikatzailea erreserbatu da.
- Bereziki diseinatutako mezu bat kaltetutako MC Works64 GridWorX zerbitzariarekin intereaktuatzen duen bezero funtzio pertsonalizatu batetik bidaliz gero, SQL komando arbitrario jakin batzuk exekuta litezke urrunetik, eta barne datuak ezagutzera eman litezke, horrela datu horiek aldatzea ahalbidetuz. Ahultasun horretarako CVE-2020-12013 identifikatzailea erreserbatu da.
- Bereziki diseinatutako komunikazio pakete bat kaltetutako MC Works64 produktuaren FrameWorX zerbitzarira bidaliz gero, kodearen urruneko exekuzioa ahalbidetu lezake urrunetik, eta zerbitzuaren ukapen egoera (DoS) eragin, deserializazio oker baten ondorioz. Ahultasun horretarako CVE-2020-12007 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna