Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Rockwell Automation-en zenbait produktutan

Argitalpen data: 2020/06/26

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • FactoryTalk Services Platform, 6.11.00 eta lehenagoko bertsioak;
  • FactoryTalk View SE, honako bertsioak: 
    • 9.0 eta lehenagokoak;
    • 10.0.

Azalpena:

Applied Risk-ek, ScadaX Security-ko Ilya Karpov eta Evgeny Druzhinin-ekin batera, hiru ahultasunen berri eman dio Rockwell Automation-i, denak larritasun altukoak, XXErako (XML External Entity) erreferentzia desegokiaren murrizpen, informazio sentikorra testu lauan gordetze eta pasahitzaren zifratze ahul erakoak.

Konponbidea:

  • 1092746ren argibideak jarraitzea FactoryTalk Services Platform eguneratzeko;
  • FactoryTalk View SErekin emandako DeskLock-en bertsio kaltetuen erabiltzaileei gomendatzen zaie softwarearen 10.0 edo ondoreneko bertsio batera eguneratzea.

Xehetasuna:

  • Autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek XML (XXE) kanpo entitate baten erasoa balia lezake gaizki konfiguratutako XML fitxategiak baliatzeko, eta horrela eduki lokalera edo urrunekora sarbidea lortuko luke. Honek zerbitzuaren ukapen egoera (DoS) eragin lezake, eta erasotzaileak edozein fitxategi lokal irakur lezake arbitrarioki, sistemaren mailako zerbitzuen bidez. Ahultasun horretarako CVE-2020-14478 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Kredentzialak RAMean gordetzen direnez formaturik gabe, erasotzaile lokal autentifikatu batek sarbidea lor lezake kredentzial batzuetara, Windowseko saio hasierakoetara barne. Ahultasun horretarako CVE-2020-14480 identifikatzailea erreserbatu da.
  • FactoryTalk View SErekin emandako DeskLock tresnak zifratze algoritmo ahul bat erabiltzen du. Hori baliatuz autentifikatutako erasotzaile lokal batek erabiltzaile kredentzialak deszifra litzake, Windowseko erabiltzailea edo Windows DeskLock-eko pasahitzak barne. Arriskuan dagoen erabiltzaile batek kontu administratibo bat baldin badauka, erasotzaileak sarbide osoa lor lezake erabiltzailearen sistema eragilera eta FactoryTalk View SEren osagai batzuetara. Ahultasun horretarako CVE-2020-14481 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Azpiegitura Kritikoak, Ahultasuna