Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun KUKA etxearen Visual Components sisteman

Argitalpen data: 2020/11/09

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak:

Visual Components Network License Server, 2.0.8. bertsioa.

Azalpena:

Sharon Brizinov, Claroty enpresako segurtasun-ikertzaileak, larritasun handiko 2 ahultasun antzeman ditu. Motak: baimenik gabeko erabiltzaile bati informazio konfidentziala erakustea eta antzeman gabeko salbuespena. 

Konponbidea:

CVE-2020-10292 identifikatzailea duen ahultasunerako, mitigazio neurri moduan, honakoa gomendatzen da: Visual Components ez abiaraztea LAN edo WAN konexioa duenean, eta birtualizazioaren bidez simulazioari eustea. Beste ahultasunerako, ez da mitigazio-neurririk aportatzen.

Xehetasunak:

  • Protokoloak zerbitzari jasotzaileari buruzko informazioa eta lizentziaren eta lizentzien kudeaketaren informazioa filtratzen du, beste batzuen artean. Ahultasun honen bidez, erasotzaile batek KUKA simulazio sistema baten inguruko informazioa berreskura lezake, bereziki, simulagailura konektatuta dagoen lizentzien zerbitzari bertsioa. Horrela, antzeko ezaugarriak dituzten tokiko simulazioak abiatuko lituzke, mugimenduaren birtualizazioaren dinamika hobetu ulertuz eta beste eraso batzuk burutzeko aukera irekiz. Ahultasun horretarako, CVE-2020-10291 identifikatzailea esleitu da.
  • Protokoloa zerbitzu ukapenaren motako ahultasun baten mende dago (DoS), puntero arbitrario baten deribazio bidez. Ahultasun horren bidez, erasotzaile batek bereziki diseinatutako pakete bat pasa lezake, eta zerbitzuak prozesatzean, pilako puntero arbitrario bat egingo luke, zerbitzua bukaraziko lukeen antzeman gabeko salbuespen bat eraginez. Ahultasun horretarako, CVE-2020-10292 identifikatzailea esleitu da.

Etiketak: Azpiegitura kritikoak, Birtualizazioa, Ahultasuna.